Amurrioko jaietako Txosna Solidarioak 5.157 euro bildu ditu Duchenne elkartearentzat izango direnak. Amurrioko alkate Txerra Molinuevo Lañak eta Amurrio Trail Taldeko presidente Axier Vivanco Fernandezek (txosnaren barraren atzean egon den elkartea) txosnako elkarte laguntzaileetako lehendakariekin batera, Duchenne Elkarteari txekea eman diote gaur.
Txosna zabalik egon zen abuztuaren 12an eta 14an Juan Urrutia Plazan egin ziren kontzertuetan, ikuskizunen ordu zehatzetan, Duchenne Elkartearentzako dirua biltzeko, Amurrioko Udalaren eta Amurrioko hainbat kirol-klubek eta elkartek garatu duten ekimen solidarioa.
Zehazki, azken ekimen honek Amurrioko Club ciclista, Amurrio club pelotazalea, Amurrio club de futbol, Cb Zaraobe St baloncesto de Amurrio, Amurrio patines, Ohitura zaharrak elkartea, kuxkumendi mendi btt taldea, oinkariak taldea, ezina ekinez egina taldea eta Amurrio Trail Taldearen laguntza izan du.