Zainduz programa, profesionalak ez diren pertsona eta familia zaintzaleei laguntzeko, Amurrion izango da

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko urr. 27a, 06:00

Amurrioko Udalak bat egin du Arabako Foru Aldundiaren ekimenarekin, gure erkidegoan mendekotasuna duten pertsonak zaintzen denbora ematen dutenei funtsezko baliabideak eta laguntza eskaintzeko.

Amurrioko Udalak doako baliabideak jarri ditu amurrioarren eskura urtean zehar, Arabako Foru Aldundiak bultzatu duen ZAINDUZ programaren barruan. Arabako Lurralde Historikoan 20.000 biztanletik beherako udalerrietan zaintzaile ez-profesionalei zuzendutako ekimen integrala programa da.

ZAINDUZ programaren helburua mendetasun-egoeran dauden edota desgaitasunen bat edo buruko gaixotasunen bat duten pertsonei laguntza ematea da, baita mendetasun-egoeraren errekonozimendurik ez dutenei ere. Gainera, nork bere burua zaintzeko ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzeko aukera ematen
du.

ZAINDUZ ARABA Programaren helburu nagusia mendetasun-egoeran edo mendetasun-arriskuan (BVD 23-24 puntu) dauden pertsonak zaintzen dituzten familiak babestea da, zaintzaile nagusiak izan ala ez, eta mendeko pertsonarekin ahaidetasun-harremana duten kontuan hartu gabe. Salbuespen gisa, %33tik gorako desgaitasuna eta/edo gaixotasun mentalaren diagnostikoa duten pertsonen zaintzaileek parte har dezakete programan, nahiz eta mendetasun-baloraziorik ez izan.

ZAINDUZ programa bat baino askoz gehiago da; mendekotasuna, desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonak zaintzen denbora ematen duten pertsona guztiei eskerrak eta babesa ematen dizkiegu. Pertsona horiek egunero eskaintzen duten dedikazioa eta sakrifizioa aitortzen dugu, eta gure betebeharra ahalik eta babes handiena ematea dela uste dugu ", adierazi du Laura Fernandez Amurrioko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotziak.

Programan sartutako ekintzak:
• Elkarri Laguntzeko Taldeak (GAM): Autolaguntza sustatzen da Amurrioko Kultur Etxean ostiral arratsaldeetan egingo diren ordu eta erdiko hamabost eguneko saioen bidez.
• Laguntza psikosozial indibiduala: Beharrezkoa denean, laguntza psikosozial indibiduala emango da zaintzaileen ongizatea sustatzeko eta zainketak modu
hautatuan eta erantzunkidean ematen direla ziurtatzeko, zaintzaileen beharrak asetuz.
• Egokitzapenei eta jarraibideei buruzko aholkularitza: ingurunean egokitzeko aholkularitza eta eguneroko bizitzako jardueretarako entrenamendu-jarraibideak eskainiko dira, mendekotasuna duen pertsonaren etxean psikoestimulazioa emateaz gain.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak erraztasunak emango ditu ekintza horietara joateko, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzu bat (ELZ arruntaren orduak zenbatu gabe) eta/edo salbuespenezko garraio-zerbitzu bat jarriko baitu behar dutenen esku.

ZAINDUZ programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Amurrioko Udaleko Gizarte Zerbitzuekin jarri beharko dira harremanetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide