Amurrioko Udalak azaroaren 13tik aurrera irekiko du ohiko Gabon Kanten XVI. edizioaren izen ematea. Lehiaketa abenduaren 23an egingo da, larunbata, eta Amurrioko kaleetan zehar egingo da 18: 00etatik aurrera. Hauek izango dira nahitaezko hiru jardun-puntuak:
1.- Kultur Etxearen aurrean
2.- Guk pasealekua
3.- Larrinaga kaleko oinezkoentzako gunea
Gabon kanten errondarako izena ematea doakoa da eta Amurrioko Kultur Etxean egingo da azaroaren 13tik abenduaren 8ra bitartean edo 945 891 450 telefonora deituta. Parte hartzen duten abesbatzek gutxienez 8 kide izan beharko dituzte, eta bi kategoria egongo dira: batetik, "A" kategoria, abesbatza profesionalek osatua, eta, bestetik, "B" kategoria, abesbatza amateurrek osatua. Behin izen-ematea itxita, abesbatza bakoitzari adieraziko zaio non eta zein ordutan arituko den.
Abesbatza guztiek gutxienez bi gabon-kanta abestu behar dituzte hiru jardín-puntuetan. Derrigorrezko gabon kantak A kategorian hauek izango dira: "Birjina maite lotan dago" eta B kategorian: "Din dan don", biak bertsio librean. Talde guztiek, gutxienez, eurek aukeratutako beste gabon kanta bat abestuko dute. Abesbatzak libre dira abestu nahi dituzten gabon kantak interpretatzeko, aurretik definitutakoez gain beste edozein puntutan.
Sari hauek banatuko dira:
A KATEGORIA
1. 400 €
2. 250 €
3. 150 €
B KATEGORIA
1. 300 €
2. 200 €
3. 100 €