Amurrioko Udalak Azaroaren 25eko programazioa aurkeztu du, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko aza. 16a, 09:19

Azaroaren 25eko egitarauak "Beldur Barik jarrera Aiaraldea 2023" sari-banaketa, bakarrizketa eta manifestu eta manifestazioaren irakurketa tradizionala jasotzen ditu. Jardueren artean, "Hitz kolpez" ere egingo da, genero indarkeriaren eta eskola jazarpenaren aurkako sentsibilizazio programa bat, antzerki esku-hartzeen bidez.

Amurrioko Udaleko Berdintasun Arloak hainbat jarduera antolatu ditu azaroaren 25aren inguruan, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta. Programazioa hilaren 18an, larunbata, hasiko da "Umore feminista zure kontsumorako" bakarrizketarekin, 24an "Beldur Barik jarrera Aiaraldea 2023" lehiaketaren sari banaketarekin jarraituko du eta azaroaren 25ean Amurrioko Mugimendu Feministak eta Emakumeen Sareak deitutako manifestazioa egingo da. Azkenik, azaroaren 29an, asteazkena, "Hitz kolpez" genero indarkeriaren eta eskola jazarpenaren aurkako sentsibilizazio programa bat egingo da, antzerki esku-hartzeen bidez. Helduentzat bi bisita egingo dira (gehienez 40 pertsona) 18:00etan eta 19:30ean, sarrera erreserbatu esteka honetan: https://www.agolpedepalabra.com/reserva.

Programa osoa:

  • Azaroak 18: 20:00etan, "Umore feminista zure kontsumorako" bakarrizketa. Amurrioko antzokia. Doan. Edukiera bete arte.
  • Azaroak 24: 18:00etan, "Beldur Barik jarrera Aiaraldea 2022" sari banaketa Laudioko Lezeaga aretoan. Doan, edukiera bete arte.
  • Azaroaren 25ean: 12:30ean, Amurrioko Mugimendu Feministak eta Emakumeen Sareak deitutako manifestazioa.
  • Azaroak 29: 18:00etan edo 19:30ean, "Hitz Kolpez" antzezlana. Amurrioko antzokia. Sarrera https://www.agolpedepalabra.com/reserva estekan erreserbatu ahal izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide