Amurriok padel pista berriak ditu eta abenduaren 11n jarriko dira martxan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2023ko abe. 4a, 11:56
Padelean jokatzeko azpiegitura berria. / Aiaraldea.eus

Abenduaren 4, 5 eta 7an ate irekien doako jardunaldiak egingo dira.

Astelehen honetan, abenduaren 4an, ireki dira Amurrioko Etxegoien kalean dauden padel pista berriak. Kirol-konplexu honek hiru padel-pista ditu, kalitate-estandar altuenak betetzen dituztenak. Gainera, erabiltzaileen erosotasunerako erabat hornitutako aldagelak eta joko-saioetan dauden beharrak asetzeko vending-gunea jarri dira.

Irekiera ospatzeko, ate irekien jardunaldiak egingo dira abenduaren 4an, 5ean eta 7an. Egun hauetan, sarrera doakoa izango da instalazio berri hauek ezagutzeko interesa duten guztientzat. Jardunaldi hauetan parte hartzeko eta pista erreserbatzeko 945 359 140 zenbakira deitu beharko da.
Abenduaren 11tik aurrera, instalazioak erabat martxan egongo dira. Erreserbak PlayTomic aplikazioaren bidez edo zuzenean kiroldegiaren bidez egin ahal izango dira. Erreserbetan lehentasuna emango zaie bazkideei eta Amurrion erroldatutakoei. Padel pisten funtzionamendu ordutegia 9:00etatik 22:00etara izango da abenduaren 11tik aurrera, kirola egiteko aukera zabala eskainiz.

Hauek dira tarifak:

Bazkideak:

  • 20 €90 minutuk
  • 13,33 €60 minutuko

Bazkide ez diren pertsonak:

  • 25 €90 minutuko
  • 16,66 €60 minutuko

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide