Amurriok otsailaren 10ean eta 13an ospatuko ditu inauteriak, musikarekin eta Kakarro Birigarro mozorro desfilearekin

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2024ko urt. 31a, 10:00

Inauteriak Amurriora hurbilduko dira aurten ere, eta otsailaren 10ean eta 13an egingo dute programazio espezifiko batekin. Udalerria musikaz beteko da eta Kakarro Birigarro mozorro lehiaketa tradizionala Amurrion izango da berriro. Erraldoi eta buruhandiek gaitero eta kakarroekin; "Xaibor Disko Festa" haurrentzako musika ikuskizunak eta txokolatadak osatuko dute egitaraua.

Inauteriak larunbatean hasiko dira, 12:30ean. Egunean zehar erraldoi eta buruhandiek gaiteroekin eta kakarroekin kaleak alaituko dituzte, 19:00etan egutegi Amurrioarran adierazitako hitzordu garrantzitsuenetako bati, Kakarro Birigarro mozorro lehiaketa, bide emateko. Desfilea 19:00etan hasiko da Santa Maria elizatik eta Elexondo, Aiara eta Iturralde kaleetatik igaroko da Juan Urrutia plazara iristeko. Bertan mozorro guztiak aurkeztuko dira eta txokolatada batekin amaituko da.

Mozorro-lehiaketan izena emateko epea otsailaren 5ean hasiko da, 9:00-13:30 eta 16:00-20:00 bitartean, Kultur Etxean, eta otsailaren 9an amaituko da, 13:30ean. Lehiaketak lau kategoria izango ditu, honako sari hauekin:

A kategoria: 1-3 pertsonetako taldeak:
Lehen saria: 100 euro
Bigarren saria: 50 euro

B kategoria: 4-10 pertsonako taldeak:
Lehen saria: 325 euro.
Bigarren saria: 200 euro.
Hirugarren saria: 110 euro.

C kategoria: 10 pertsonatik gorako taldeak:
Lehen saria: 575 euro.
Bigarren saria: 275 euro.
Hirugarren saria: 150 euro.

D kategoria: Haurrak dituzten helduen taldeak, gutxienez 4 pertsona.
Lehen saria: 325 euro.
Bigarren saria: 200 euro.

Gainera, desfilean koreografia onena sarituko da APYMCAren 120 euroko txartelekin, eta parte-hartzaile guztien artean saski bat zozkatuko da 0 kilometroko produktuekin.

Hurrengo jarduerek osatuko dute inauterietako larunbateko egitaraua:
13:30ean Kalejira Batukada Batuere taldearekin.
17:00etan Juan Urrutia plazan musika emanaldia
20:30ean mozorro lehiaketaren sari banaketa
20:00etan JAIKIDE DJa Juan Urrutia plazan. 
22:30ean Kalejira eta animazioa Elektrotxaranga Rockkelan taldearen eskutik
01:00etan DJ Blessive Juan Urrutia plazan

Otsailaren 13an, inauterietako asteartean, jarduerak San Anton plazan egingo dira eta egitaraua 16:45ean hasiko da txokolatadarekin, Aurreraka eta Gazteen Gurutze Gorriaren laguntzarekin. Txokolatadak irauten duen bitartean, 17:00etan, "Xaibor Disko Festa" haurrentzako musika ikuskizunak plaza alaituko du, hainbat koreografia eta lehiaketarekin, besteak beste. 2024ko Inauteriei amaiera emateko, Juan Urrutia Plazan Judas Kakarroaren ohiko erreketa egingo da 18:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide