Amurrioko Udalak Zabaleko ikastetxe publikoan aldagelak egiteko proiektua onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2024ko ots. 8a, 12:00

Zabaleko Ikastetxea, artxibo irudi batean.

Proiektuaren helburu nagusia aldagela operatiboak eraikitzea da, kirol-kantxako harmailen azpian. Obrak egiteko aurrekontua 278.738,56 €-koa da, eta lanak amaitzeko hiru hilabeteko epea aurreikusten da.

Amurrioko Udalak Zabaleko Ikastetxe Publikoan aldagelak egiteko proiektua onartu du gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean, udalerriko kirol instalazioak nabarmen hobetzea helburu duen ekimena.

Proiektua Udalak eskatuta hasi zen, eta Jaime Longo Gorroño arkitektoak egingo du. Eskola-komunitatearen eta ikastetxeko instalazioak erabiltzen dituzten kirol-taldeen beharrei erantzuteko diseinatu da. Proiektuaren helburu nagusia Zabaleko ikastetxeko kirol-kantxako harmailen azpian erabat operatiboak diren aldagelak eraikitzea da. Gune hau egokitu egingo da, ikastetxeko ikasleei zein herriko kirolariei zerbitzu ezin hobea eskaintzeko.

Proiektuaren alderdi nabarmenen artean honako hauek daude:

  • Lehendik dauden harmailen egitura aprobetxatzea, eraikinean egiturazko aldaketa gehigarririk egin behar ez izateko.
  • Aldageletan eta komunetan irisgarritasun unibertsala bermatzea, erabiltzaile guztiek modu autonomoan erabil ditzaten.
  • Ur bero sanitarioko, klimatizazioko eta elektrizitateko instalazio modernoak, besteak beste, erabiltzaileen beharrak betetzen dituztenak.
  • Aerotermia-sistemak eta eguzki-plaka fotovoltaikoak ezartzea, energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murrizteko.

Obrak egiteko aurrekontua 278.738,56 €-koa da, eta lanak amaitzeko hiru hilabeteko epea aurreikusten da. Hobekuntza horiek Amurrioko eskola- eta kirol-komunitateari mesede handia egitea espero da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide