Amurrioko Udalak 2023-2027 Agintaldi Plana aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2024ko ots. 22a, 11:54

Udal gobernuko kideek aurkeztu dute egitasmoa. / Amurrioko Udala

Plana 7 ardatzetan egituratuta dago, erabat lerrokatuta dago eta Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzen laguntzen du.

Amurrioko Udalak 2023-2027 aldirako Agintaldi Plana aurkeztu du. Plan horrek, zehatz-mehatz zazpi ardatzetan egituratuta, tokiko administrazioak garapen iraunkorrarekin eta komunitatearen ongizatearekin duen konpromiso irmoa islatzen du.

"Udaletik konpromisoa hartzen dugu esfortzuz eta arduraz lan egiteko, inor atzean ez uzteko. Entzumena eta parte-hartze aktiboa sustatuz, Amurrioko parte garen guztion laguntzarekin bakarrik lortu ahal izango ditugulako gure helburuak ", adierazi du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Planaren zazpi ardatzak, gure herritarren beharrei eta asmoei heltzeko arreta handiz diseinatuak, bat datoz Garapen Iraunkorreko Helburuekin. Arlo bakoitzeko jarduera espezifikoen bitartez, Amurrioko Udalak helburu esanguratsuak lortu nahi ditu, gizarte-aurrerapenari, berdintasunari, ingurumen-iraunkortasunari eta herritarren parte-hartzeari dagokienez.

"Plan honek amurrioar guztien ekitatearekin, inklusioarekin eta ongizatearekin dugun konpromisoa islatzen du. Ahalegin guztiak egingo ditugu Amurrioko pertsona bakoitzak aurrera egiteko behar dituen baliabideak eta zerbitzuak eskura izan ditzan bermatzeko", gaineratu du Laura Fernández Gizarte Ekintzako zinegotziak.

Hauek dira planaren eta haren jardueren zazpi ardatzak:

1. ardatza: Amurrio SOZIALA

  • Adinekoen Arloa indartzen jarraitzea
  • Familia Topagune bat sortzea
  • Haur Pobreziaren aurkako Azterlana eta Ekintza Plana 
  • Etxebizitza soziala sustatzea
  • Zerga erreforma, udal zerga eta tasetan progresibitate eta justizia sozial handiagoa lortzeko

2. ardatza: Amurrio, ZAINTZEN DUEN UDALERRIA, FEMINISTA ETA KULTURARTEKOA

  • “Zaintza” proiektua, zaintzarako eredu integral eta berritzailea garatzeko 
  • Eguneko Arretarako Landa Zentro berria (CRAD)
  • Adinekoen jantokia sendotzea Nagusien Etxean
  • Adinekoen jantokia sendotzea Nagusien Etxean
  • "Aingurak” V. Berdintasun Plana garatzea
  • Kulturartekotasun Foroa sortzea
  • Bere aniztasunaz harro dagoen Amurrio sustatzea

3. ardatza: GAZTERIAREKIN ETA HEZKUNTZAREKIN

  • Gazteria Zerbitzu berria
  • Alokairurako laguntzak gazteentzat
  • Hezkuntza zentro publikoak hobetzea
  • Hezkuntza errefortzua euskaraz
  • Hezkuntza Mahaia sortzea

4. ardatza: KONEKTATUA, BERDEA ETA HIRI-KALITATEAREKIN

  • Autobus geltoki berriak Araba kalean
  • Energiaren eta Klimaren Tokiko Plana
  • Energia berriztagarrietan oinarritutako energia komunitateak
  • Plaka fotovoltaikoak jartzea udal igerilekuetako instalazioetan
  • Lurpeko pasabide bat sortzea, Amurrio zatitzen duen tren lubakiaren inpaktua arintzeko 
  • Aldain lurpeko aparkaleku bat eraikitzea
  • Aparkaleku bat eta elektrolindegi bat eraikitzea epaitegiaren inguruan
  • Goikolarra auzoa erabat eraberritzea
  • Nerbioi ibaiaren parke linealean egiteke dauden tarteak amaitzea
  • Armuru erreka leheneratzea eta ikastolarako sarbide berria sortzea oinezkoentzat eta bizikletentzat
  • Mendiko kalearen saneamendua

5. ardatza: Amurrio KULTURA, KIROL ETA EUSKARAREKIN

  • Kulturaren Plan Estrategikoa garatzea
  • Merkatu Zaharreko eraikina birgaitzea, etorkizunean liburutegi publiko gisa erabili ahal izateko
  • Bañuetako kiroldegia berritzea
  • Udal pilotalekua berritzea
  • Euskara Plana

6. ardatza: ENPLEGUA ETA JARDUERA EKONOMIKOAREKIN

  • Etxez Etxeko Laguntzarako Enplegu Plana finkatzea
  • Merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuei laguntzea 
  • Aiala Industrial Lab abian jartzea

7. ardatza: Udal IREKIA, MODERNOA ETA HURBILA

  • Herritarren partaidetza sustatzen jarraitzea parte hartzeko prozesu eta espazio berrien bitartez
  • Amurrioko elkarteen izapide administratiboak erraztea
  • E-Administrazioan sakontzea
  • Amurrioko Administrazio Batzarrei identifikazio seinaletika komun bat aplikatzea

Agintaldi-plan hau kontuak emateko dinamikan oinarritzen da, udal-kudeaketa hobetzeko eta herritarrei gardentasuna eskaintzeko. Kontuak emateko, alde batetik, jardueren aurrerapen-mailari buruzko aldizkako informazioa argitaratuko da Udalaren webgunean, eta, bestetik, aurrez aurreko topaketak egingo dira herritarrekin eta udalerriko eragile garrantzitsuekin, lehentasunezko jarduketen egoera aurkezteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide