- Baimendutako gastuaren banakapena honako hau da:
- Oinarrizko laguntza: 2.054.400,00 €
- Kalteberatasunagatiko igoera: 192.065,00 €
- Amiantoa kentzea: 96.000,00 €
- Hiri-berroneratzea: 308.160,00 €
- Errehabilitazio-bulegoa: 76.800,00 €
Gainera, auzo hori berroneratzeko programan sartuta dauden jabe-erkidegoei dirulaguntzak emateko baimena eman da. Onuradunek 15 egun naturaleko epea izango dute dirulaguntzari uko egiteko, eta Jabetza Erregistroan jasota utzi beharko dituzte dirulaguntzaren baldintzak.
Era berean, dirulaguntza horiek bateragarriak izango dira gizarte-irizpidearen araberako beste dirulaguntza gehigarri batzuekin, eta ondorengo akordio batean ebatziko dira. Orain ematen den gastu-baimena eta dirulaguntzak Next Generation Programaren kontura ematen dira.