Amurriok aurrerapauso bat eman du hiri- eta ingurumen-azpiegiturak hobetzeko, 2026-2027 Obra eta Zerbitzuen Foru Planari aurkeztutako bi proiektu estrategikorekin

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2025eko uztailaren 25a

Amurrioko Udalak hondakin-uren isurketak ezabatzea proposatzen du, HUAren kolektore-sarera konektatuz. Gainera, Mendiko kaleko 42-56 tartearen hobekuntza integrala bultzatzen da, bizilagunekiko konpromiso eta agintaldi-planaren lehentasunezko jarduketa gisa.

Amurrioko Udalak gaur goizean egindako ezohiko osoko bilkuran onartu du Arabako Foru Aldundiari finantzazioa eskatzea udalerriko hiri-kalitatea eta ingurumen-jasangarritasuna hobetzea helburu duten bi proiektu garrantzitsu gauzatzeko. Biak proposatu dira Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren (PFOS) 2026-2027 Programan sartzeko.

Aurreikusitako jarduketek — hondakin-uren saneamendua eta Mendiko kaleko zati bat urbanizatzea — 1,6 milioi eurotik gorako inbertsioa dute guztira, eta herritarren benetako beharrei erantzuteko diseinatu dira, udalaren txosten teknikoen abalarekin.

Isurketak ezabatzea Markijanan: ingurumenarekiko konpromisoa

Lehenengo jarduketan, Markijanako zonan hondakin-urak isurtzeko hainbat puntu ezabatuko dira, eta horiek HUAren (Hondakin Uren Araztegia) kolektore-sarera konektatuko dira. Esku-hartze horren aurrekontua 1.153.717,09 eurokoa da, eta helburu nagusia da hondakin-uren ingurumen-inpaktua murriztea eta herriko saneamendu-sistema hobetzea.

Udalak proiektu hau 2026-2027 PFOSaren bidez kofinantzatzeko eskatu du, eta laguntza lortuz gero, hurrengo udal-aurrekontuetan beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak sartzeko konpromisoa hartu du. Era berean, indarrean dagoen foru-legeriak eskatzen duen araudi tekniko eta urbanistiko guztia betetzen dela bermatu da.

Mendiko kalearen urbanizazioa: promesa bete da bizilagunekin

Onartutako bigarren proiektuak Mendiko kaleko 42 eta 56 zenbakien arteko zatia osorik urbanizatzea aurreikusten du, 504.061,78 euroko aurrekontuarekin.

"Eragin teknikotik harago, proiektu honek erantzuna ematen dio duela 40 urte inguruko bizilagunekin hartutako konpromisoari. Herritarrekiko konpromisoak gauzatu egin behar dira, eta proiektu hau horiek betetzeko erakundeen borondatearen erakusgarri da. Era berean, udal-gobernuko taldearen Agintaldi Planean jasotako jarduera da, eta horrek hiri-ingurunea hobetzeko konpromiso politiko eta soziala indartzen du ", adierazi du Amurrioko alkate Txerra Molinuevok.

Ekimen horiekin, Amurrioko Udalak plangintza arduratsua egiteko, herritarren eskaerak aktiboki entzuteko eta foru erakundeekin lankidetzan aritzeko borondatea berretsi du, herritarren eguneroko bizitzan eragin zuzena duten obrak egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide