Amurrioko Udalak gaitzetsi egin ditu atzo, udalerriko jaien testuinguruan, izandako ekintza bandalikoak. Kalteak guztiak parke inguruan izan dira, eta horien artean daude bi komun eramangarri iraulita —haietako bat, anbulatorioaren aurrean dagoen parkean kokatutako komun publikoa, bere edukiontzia espaloi gainean isuri zena, eta bestea Justo Etxeguten kalean, Clarel dendaren ondoan—, bi paperontzi apurtuta eta haurrentzako barraka batean izandako kalteak.
Udalak gogorarazi du jaiak elkargune eta ospakizun une direla, eta herritar guztien konpromisoa eskatzen dutela espazio publikoak eta udal instalazioak zaindu eta mantentzeko. Hiri-altzariak eta jaietarako azpiegiturak guztion ondarearen parte dira, eta haien zaintza erantzukizun partekatua da.
Udalak herritarrei arduraz eta errespetuz jokatzeko deia egiten die, bizikidetzari eta jaien garapen seguruari kalte egin diezaioketen jokabideak saihestuz.