NAN eta pasaportea egiteko zerbitzu mugikorra Amurriora iritsiko da

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2025eko irailaren 25a

Amurrioko herritarrek beren NAN edo pasaportea berritu edo lehen aldiz eskatu ahal izango dute herrian bertan. Urriaren 10ean, ostirala, 9:00etatik 13:30era, Amurrion izango da Dokumentazio Integraleko Ibilgailua (VIDOC), Polizia Nazionalaren bulego mugikorra, udaletxearen ondoan, Larrinaga kaleko oinezkoentzako gunean kokatuko dena.

Ibilgailu ibiltari honen helburua da komisariarik ez duten herrietan bizi diren pertsonei tramite hauek erraztea, horrela hiriburuetara joan beharra saihestuz. VIDOC —erabat hornitutako eta egokitua dagoen furgoneta bat— bulego finko batek eskaintzen dituen zerbitzu berak eskaintzen ditu, ordainketa modu bakarrarekin: dirutan.

Hitzorduak eta kudeaketa

Hitzorduak aldez aurretik eskatu behar dira Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), ondorengo bideen bidez:

  • Aurrez aurre, HAZren bulegoan (Juan Urrutia plaza, zk. gabe), astelehenetik ostiralera, 7:45etik 15:00etara.
  • HAZren WhatsApp bidez: 747 458 431
  • Telefonoz: 945 89 11 61
  • Posta elektronikoz: amurrio@amurrio.eus
  • Izena emateko epea: urriaren 2ra arte.

Plazak mugatuak dira. Gomendagarria da ahalik eta azkarren hitzordua eskatzea.

Beharrezko dokumentazioa

Bulego mugikorrera hurbiltzen direnek egin beharreko tramitearen arabera (berritzea edo espedizioa) dagokion dokumentazioa eraman beharko dute. Baldintzei buruzko informazio zehatza dokumentazio erantsian kontsultatu daiteke.

Espedienteko dokumentuen ordainketa dirutan bakarrik egingo da (ez dira onartzen banku-txartelak):

NAN: 12,00 €
PASAPORTEA: 30,00 €

Interesdunak argazki bat eraman beharko du, atzeko plano zurixka edo argia duena, non aurpegiaren ezaugarri fisiko guztiak ondo ikusten diren, inolako elementuk ez baitu aurpegia estali edo desitxuratzen.

Data eta ordua:

Urriaren 10ean, ostirala, 9:00etatik 13:30era
Lekua: Larrinaga kaleko oinezkoentzako gunea, udaletxearen ondoan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide