Amurrioko herritarrek hirugarren urtez jarraian igo dute jai nagusien balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2025eko urriaren 1a

Batez besteko nota 7,2 puntukoa izan da 2025ean, 2023an hasitako joera positiboa sendotuz. 

Amurrioko Udalak jakinarazi ditu aurtengo jaiei buruz egindakoonline inkestaren emaitzak. Guztira 106 pertsonak hartu dute parte galdetegian, 2023az geroztik herritarren iritziak eta hobekuntza-proposamenak jasotzeko aukera ematen duentresna honetan, helburua izanik jai irekiak, parte-hartzaileak eta inklusiboak sendotzea.

Herritarrek 7,2 puntuko balorazio orokorra eman diete 2025eko jaiei, azken urteetan ikusitako joera positiboa berretsiz (6,9 puntu 2023an eta 7,0 puntu 2024an). Inkestatutakoen %32k 8 puntu eman zuen, nota errepikatuena izanik.

Parte-hartzaileen %62 emakumeak izan dira, %37 gizonak eta %1 pertsona ez-binarioak. Nabarmendu behar da gazteen parte-hartzea, izan ere, 17 eta 29 urte bitartekoen taldea erantzunen %44 izan da, ondoren 30 eta 49 urte bitartekoen taldea etorri delarik (%34).

Balorazio onenak jaso dituzten egunak abuztuaren 16a, San Roke eguna, izan da, baita abuztuaren 12a (txupinazoa) eta 14a (kuadrillen eguna) ere; guztiek 8 puntu baino gehiagoko batez bestekoa izan dute. Aldiz, abuztuaren 15a, Andra Mari eguna, eta 17a, San Roke errepikapena, izan dira puntuazio baxuena jaso dutenak, 6,3 puntuko batez bestekoarekin.

Balorazio positiboak lotura estua du orkestrek sortutako giro onarekin, kuadrillen tradizioarekin eta txosna zein barraken antolaketa egokiarekin. Hala ere, azken hauen prezioei eta zenbait guneen kokapenari buruzko kexak ere jaso dira. Haurren eta adinekoen eskaintzarekiko gogobetetasuna ere azpimarratu da, nahiz eta gazte eta erdi-adineko publikoak programa berritzaileagoa eskatu.

2026ko jaien hobekuntzarako jaso diren 163 proposamen herritarren artean, nabarmentzekoak dira eskaintza musikal eta kultural handiagoaren eskaerak —txarangak, DJ ezagunak eta jarduera kolektibo berritzaileak, hala nola goitiberak, zezen txikiak edo lehiaketa originalak—.

Halaber, proposatu da haurrentzako puzgarrien eta megafoniaren banaketa hobetzea, jaien barruan deskontu-egunak sartzea eta aniztasuna, euskara eta berdintasuna sustatzeko neurriak indartzea.

Naiara Barallobre Jaietako zinegotziak oso positibotzat jo ditu emaitzak, “Oso pozik gaude balorazioen bilakaerarekin; erakusten dute amurriotarrek jaiak beraienak egin dituztela eta eskertzen dutela eskaintza anitza eta kalitatezkoa izateko egindako ahalegina. Urtez urte herritarren ekarpenetatik ikasten dugu eta, euren inplikazioari esker, hobetzen jarraitzen dugu”.

Barallobrek nabarmendu du, gainera, parte-hartzearen garrantzia, “Erantzun kopuruaren igoerak eta proposamenen aberastasunak bultzatzen gaituzte jai inklusiboagoak, berritzaileagoak eta iraunkorragoak eraikitzen jarraitzera. Herritarrak entzutea da gure jaiak gero eta gehiago gureak izateko modurik onena”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide