Amurriok ‘Kilomarket’ hartuko du hiru egunez, arropa kiloka saltzeko azoka

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2025eko urriaren 14a

Bihartik aurrera eta hiru egunez, Amurriok arropa kiloka salduko duen azoka izango du. ‘Amurrio Kilomarket’ San Antón de Armuru, 1. zenbakian egongo da eta udalerriko sei saltokik hartuko dute parte. 

Amurrioko Udalak eta Izan Amurriok Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ‘Amurrio Kilomarket’ azokak, parte hartzen duten establezimenduek aurreko denboraldietako soberakina formatu berritzailean salgai jartzea du helburu. 

Saltokietako produktuak kiloka salduko dira, hau da, jantziak eta osagarriak aukeratu ondoren, baskula batean pisatuko dira erosketaren prezio osoa jakiteko. Salgai dauden produktuak sei bloketan sailkatuko dira, eta horietako bakoitzak kolore bat izango du.

Bloke horiek etiketa bakoitzaren pegatinarekin identifikatuko dira. Etiketa gorria duten jantziek 20 euro balioko dute kiloko, eranskailu horia dutenek 30 euro kiloko, urdinak 40 euro kiloko, berdeak 50 euro kiloko, moreak 70 euro kiloko eta larrosak 80 euro kiloko.

‘Kilomarket’ azokaren edizio honetan parte hartuko duten saltokiak Hit, Katibel, Moda piel, Gancedo, Kapritx y Eguiluz moda y color dira. Lokala asteazken eta ostegunean 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era eta ostiralean 10:00etatik 17:30era egongo da zabalik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide