Amurrioko Udalak eta Ategin Elkarteak hitzarmena sinatu dute gizarteratzea eta etxebizitzarako sarbidea sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2025eko urriaren 28a

9.000 euroko hitzarmen honek sendotu egiten du Udalaren lankidetza gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsona eta familien gizarteratzea sustatzen duen elkarte batekin.

Amurrioko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Ategin Gizarteratze Elkartearekin, udalerrian elkarte horrek garatzen dituen ekintzak babesteko asmoz. Ekimen horien helburua da gizarteratzea, etxebizitzarako sarbidea eta kultura arteko bizikidetza sustatzea.

Hitzarmenak urteko 9.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, 2025ean Ateginek garatuko dituen programak babesteko. Bereziki nabarmenduko dira etxebizitza programaren esparruan egiten diren jarduerak eta gizarteratze-prozesuan dauden pertsona eta familien laguntzako ekintzak. Hitzarmen honen bidez, Udalak aitortu eta babestu egiten du Ategin elkartearen lan soziala.

Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek hainbat proiektu bultzatzen ditu, helburu hauek dituela: etxebizitza eskuragarrietarako sarbidea erraztea, jabe eta maizter zaurgarrien artean bitartekaritza egitea, eta udalerrian topagune eta bizikidetza espazioak sustatzea. Bere ekimenen artean nabarmentzekoa da San Jose Gizarte Zentroa, non komunitate-harremanak sendotzeko eta kolektibo zaurgarrien beharrak asetzeko jarduerak egiten diren —adibidez, adinekoak, bakarrik bizi diren pertsonak edo lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituztenak—.

Sinadura ekitaldian, Txerra Molinuevo alkateak, Ategin bezalako erakundeekin eskutik aritzeak gizarte kohesionatuago, bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzen laguntzen duela azpimarratu du. Bestalde, Santi Núñez, elkarteko presidentea eta herriko abadea, adierazi du “herritarren lankidetza funtsezkoa da gizarteratze-proiektuak arrakastatsuak izan daitezen.

Etxebizitzen jabeek ulertu behar dute beren rolaren garrantzi soziala, eta ez dute prezio neurrigabeak ezarri behar. Alokairu arrazoizkoak eskaintzeak aukera ematen die egoera zaurgarrian dauden familiei beren bizitza egonkortasunez eta duintasun osoz berreraikitzeko, eta, era berean, komunitate kohesionatu eta solidarioago bat eraikitzen laguntzen du”.

Hitzarmenak 2025. urte osoan izango du indarra, eta barne hartzen ditu jarraipen-, justifikazio- eta kontrol-mekanismoak, udal-funtsen erabileraren gardentasuna eta eraginkortasuna bermatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide