Maderas de Llodio enpresaren enplegu-erregulazioko espedienteari buruzko adierazpen instituzionala

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2025eko azaroaren 3a

Amurrioko Udalbatzako udal taldeek honako hau adierazten dute: 

  • Une honetan, Maderas de Llodio enpresan EEE bat gertatzen ari da, eta horrek 35 pertsonaren kaleratzea eta ekoizpenaren %40aren deslokalizazioa ekarriko du. Zentzu honetan, Amurrioko Udaletik gure elkartasuna adierazi nahi diegu langileei eta haien familiei, eta haiei gure babesa eta laguntza eskaintzeko prestutasuna adierazi nahi dugu, bizi duten egoera gogorrean.
  • Gure eskualdea krisi ekonomiko ugarik gogor jo dute, eta guztietan borrokak eta elkartasunak bidea ireki dute eskualdea aurrera ateratzeko.
  • Egoera larri honen arduradun zuzena, zalantzarik gabe, GARNICA da.
  • Gai honetan eskumenak dituzten erakundeei egiten diegu dei, GARNICA LLODIOren egoerari irtenbidea bilatzeko lanean jarrai dezaten.
  • Amurrioko Udalak berresten du enpleguarekin eta jarduera industrialarekin duen konpromisoa, gure herriko eta eskualdeko jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren motor gisa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide