Jarduketa urgente honek argiteria publikoa berrezartzea eta instalazioaren eta pertsonen segurtasuna bermatzea ahalbidetu du.
Amurrioko Udalak San Jose auzoko Sagarribai kalean lapurtutako kable elektrikoa berrezarri berri du. Lapurretak kale horretako argiteria publikoa erabat zerbitzurik gabe utzi zuen, instalazioa kable guztirik gabe geratu baitzen, lur-harrea barne, eta horrek bere funtzionamendu egokia eragozten zuen.
Argiteria berrezarri eta bai instalazioaren bai pertsonen segurtasuna bermatzeko, beharrezkoa izan da sistema elektrikoa osorik ordezkatzea, Tentsio Txikiko Erregelamendu Elektroteknikoaren eskakizunak betez. Erregelamendu horrek lur- hariko linea egoki bat izatea eskatzen du, balizko deribazio edo zeharkako ukipenen aurrean babesteko.
Interbentzioan, hornidura elektrikoko kableatua osatzen duten elementu guztiak birjarri dira, lur-linea, babes-kaxa, fusibleak, sekzio-kableak eta dagozkien ezaugarriak, altzairu galbanizatuzko hodia, Claved kaxa, grapak eta finkatzeko zintak barne. Lanak egin ondoren, instalazioa erabat martxan geratu da. Instalazioa berritzeko aurrekontua 4.834,92 eurokoa da (BEZa barne).