Amurrioko Udalak, herriko elkarte ugarirekin elkarlanean, beste behin ere ekimen ugari biltzen dituen egitaraua jarri du martxan, azaroaren 25aren harira —Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Ezabatzeko Nazioarteko Eguna—, sentsibilizazioa, hausnarketa eta indarkeria matxisten aurkako ekintza kolektiboa sustatzeko helburuarekin.
Azaro osoan zehar, publiko ezberdinei zuzendutako tailerrak, antzerki-emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak egingo dira, gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baterantz aurrera egiten jarraitzeko asmoz.
Egitaraua:
- Azaroaren 6an, 18:30etik 20:30era: Hizkuntza inklusibo eta ez-sexistaren erabilera Villa Fen (1. solairua). Elebidun.
- Azaroaren 8an, 10:00etatik 14:00etara: Autodefentsa. 16 eta 30 urte bitarteko emakumeentzako tailerra Villa Fen (1. solairua). Euskaraz. Izena ematea beharrezkoa da.
- Azaroaren 21ean, 20:00etan: Afrikaldia. “Waiting for men” Amurrio Antzokian. Sarrera doan. Gaztelaniaz.
- Azaroaren 22an, 20:00etan: NIK-EU 2.0, iXa Konpainiaren eskutik Amurrio Antzokian. Sarrera: 8 €.
- Azaroaren 24an, 18:00etan: Emozioen kudeaketa emakumeentzat tailerra Dora Gálvezekin Villa Fen (1. solairua). Gaztelaniaz. Aurrerakak antolatuta.
- Azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Ezabatzeko Nazioarteko Eguna: Amurrioko Udalaren adierazpen instituzionala eta manifestazioa 19:00etan Juan Urrutia plazan. Mugimendu Feministak antolatuta.
- Azaroaren 26an, 11:00etatik 13:00etara: “Pobrezia feminizatua” komikiaren aurkezpena Villa Fen (1. solairua). Gaztelaniaz. Gurutze Gorriak antolatuta.
- Azaroaren 28an, 20:00etan: Rednudes, Pikor Teatro taldearen eskutik Amurrio Antzokian. Sare sozialak eta baimenaren inguruko antzerkia. Goizean ikasleentzat eta arratsaldean herritar guztientzat. Sarrera doan.
- Azaroaren 29an, 20:00etan: Olatz Salvadorren kontzertua Amurrio Antzokian. Sarrera: 14 €.
Egitarau hau Amurrioko Udalaren berdintasunarekiko eta indarkeria matxisten desagerrarazpenarekiko konpromisoaren parte da, herritarren parte-hartzea eta
mugimendu feminista zein tokiko elkarteekin elkarlana sustatuz.