Foru eta Dionisio Aldama kaleak lotzen dituen igogailu panoramikoaren zenbait puntutan ekintza bandalikoak prebenitzeko segurtasun-kamerak jarri ondoren, Amurrioko Udalak elementu guztien garbiketa integrala egingo du azaroaren 10ean.
Zehazki, honako lan hauek egingo dira:
- Igogailuaren barruko garbiketa: barrualdean pilatutako zaborra eta armiarma-sareak kentzea, baita putzuaren garbiketa ere.
- Kanpoko garbiketa: altzairu herdoilgaitzezko egitura eta kristalezko zatiak garbitzea, grafitiak, pintadak eta altzairuetan zein kristaletan pilatutako zikinkeria kentzea barne.
- Sartzeko oinezkoentzako pasabidearen garbiketa: pasabideko baranda osatzen duten kristalak garbituko dira.
Lan horiek behar bezala egiteko, beharrezkoa izango da garabi-kamioi saskidun bat erabiltzea eta igogailuaren kudeaketa teknikoa egitea. Hori dela eta, igogailu panoramikoa erabilera publikorako ez da erabilgarri egongo datorren azaroaren 10eko 08:00etatik 18:00etara aurreikusitako lan-ordutegian.
Beñat Busquets hirigintzako zinegotziak adierazi duenez, "esku-hartze honekin igogailu panoramikoari merezi duen egoera ona itzuli nahi diogu, bai eguneroko erabileragatik, bai udalerriaren irudiagatik. Herritarrek asko erabiltzen eta baloratzen duten azpiegitura da, eta uste dugu garrantzitsua dela garbi, seguru eta ahalik eta baldintza onenetan mantentzea". Halaber, gaineratu duenez, "segurtasun-kamerak jartzea eta garbiketa integrala neurri multzo baten parte dira, espazio publiko horren kontserbazioa bermatzeko eta haren itxura eta funtzionamendua hondatzen zuten ekintza bandalikoak saihesteko".
Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertu nahi du, lan hauek eragin ditzaketen eragozpen posibleen aurrean. Ekintza honen bidez, Amurrioko mugikortasunerako eta hiri-irudirako balio handiko eta oso erabilia den azpiegituraegoera onean mantentzea da helburua.