Amurrio Administrazio Batzarren seinaletika plana gauzatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2025eko abenduaren 14a

Proiektuaren lehen fasea amaitu da, udalerriko hainbat puntutan informazio-panel berriak jarrita. Bigarren fasean, bederatzi administrazio-batzarretako puntu estrategikoetan seinaleztatutako 100 zutoin inguru jarriko dira.

Amurrioko bederatzi Administrazio Batzarretako (Aloria, Artomaña, Baranbio, Delika, Larrinbe, Lekamaña, Lezama, Saratxo eta Tertanga) auzo eta baserriak behar bezala seinaleztatzea. Horixe da, hain zuzen ere, Amurrioko Udalak idatzitako eta gaur egun lantzen ari den Seinaletika Planaren helburua. Izan ere, proiektuaren lehen fasea amaitu da informazio-panel berriak jarrita udalerriko hainbat puntutan.

"Proiektu honekin urrats garrantzitsua ematen dugu gure Administrazio Batzar guztietan orientazioa eta mugikortasuna hobetzeko. Herritarren eskaera historikoa zen eta orain seinaleztapen argia, homogeneoa eta erraz identifikatzeko modukoa dute" adierazi du Imanol Llano Administrazio Batzarretako zinegotziak. "Hau planaren lehen fasea baino ez da. Gure helburua aurrera egiten jarraitzea da, batzar guztiei seinaleztapen osoa, modernoa eta erabilgarria emateko, bizi-kalitatea hobetzeko eta udalerriaren lurralde-kohesioa indartzeko."

Aurretiazko toponimia-lan baten ondoren egindako plana da, eta, horri esker, herri bakoitzeko auzo eta gune nagusien izenak jaso eta ordenatu ahal izan dira. Zehazki, proiektuak hiru helburu nagusi ditu: 

  • Erabiltzaileen orientazioa hobetzea, gidaliburu argia eta ulergarria emanez. Gida horretan, helbideak, interes-guneak eta zerbitzuak identifikatzen dira, erabiltzaileek erraz orientatu ahal izatea bermatuz.
  • Segurtasuna areagotzea, nahasmena murriztuz eta arriskuak minimizatuz, jarraibide zehatzen eta estrategikoki kokatutakoen bidez, eta larrialdi-egoeretan erantzuteko gaitasuna erraztuz.
  • Tokiko nortasuna islatzea, administrazio-batzar bakoitzaren estetikan eta ingurunean seinaletika txertatuz, gune bakoitzeko identitatearekin koherenteak diren kolore, tipografia eta materialak erabiliz.

Hala, proiektuaren gauzatzea bi fase nagusitan banatzen da. Lehenengoan, amaitu berri dena, hoakoak instalatu dira: bista- eta informazio-orientazioko panelak, kale-izendegi eta atari bat, ondare-elementu garrantzitsuei buruzko informazioa (elizak, dorretxeak, errotak eta hilerriak), ibilbideei, bidezidorrei eta bidezidorrei buruzko informazio turistikoa, eta oinarrizko zerbitzuak eta larrialdi-zenbakiak. Guztira, 10 panel jarri dira Administrazio Batzar guztietan, Baranbion izan ezik, han bazegoen bat eta.

Bigarren fasean, bederatzi administrazio-batzarretako puntu estrategikoetan seinaleztatutako 100 zutoin inguru jarriko dira, irisgarritasuna hobetzeko eta egoiliarrentzat zein bisitarientzat erreferentzia argia eta erabilgarria eskaintzeko. Seinale horietan, honako infomazioa eskainiko da: auzoen helbidea, gune bakoitzeko eraikinen zenbakiak eta informazio-paneletan sartutako interesguneak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide