Amurriok tokiko merkataritza bultzatuko du 100 eta 200 euroko erosketa-txartelak zozketatuko dituen Gabonetako erakusleihoen Yinkanaren bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2025eko abenduaren 17a

Hurbileko merkataritzari laguntzea, gure kaleetan ibiltzea eta establezimendu bakoitzak Amurrioko bizitzari egiten dion lana, sormena eta ahalegina ezagutzea da helburua. Interesatuek abenduaren 9tik 18ra hartu ahal izango dute parte Yinkanan. Partaidetza guztien artean 100 €-ko 3 erosketa-bale eta 200 €-ko erosketa-bale bat zozketatuko dira Amurrio Berrikusi bidez QR kode guztiak eskaneatuz osatu dutenen artean.

Amurriok tokiko merkataritzaren aldeko apustua egin du berriro ere Gabonetan, erakusleihoen Yinkanaren edizio berri batekin. Ekimen horrek udalerriko saltokietan ibiltzera animatzen du, eta Amurrio Berrikusiren bitartez, parte hartzen duten saltokietan gastatzeko 100 €eta 200€-ko erosketa-txartelak irabazteko aukera emanez.

"Erakusleihoen Yinkana joko bat baino askoz gehiago da, izan ere, hurbileko merkataritzari laguntzeko modu bat da, gure kaleetan ibiltzeko eta establezimendu bakoitzak Amurrioko bizitzari egiten dion lana, sormena eta ahalegina deskubritzeko modu bat, alegia. Data hauek une garrantzitsuak dira gure saltokientzat, eta Udaletik euren jarduera bultzatu eta herritarrak herrian erostera animatu nahi ditugu. Parte hartze bakoitzak eta guztion artean, Amurrio leku bizia, dinamikoa eta aukeraduna izaten jarraitzen laguntzen du", adierazi du Txerra Molinuevo Laña alkateak.

Honako establezimendu hauek hartuko dute parte ekimen honetan: Abascal, Alanbike, Aranoa Zapatak, Azules viste tu vida, Bai Bada, Basualdo, Burutxaga, Calzados Urrutia, Castañeda Fotografía, Centro Óptico Josu, Eguiluz Moda y Color, Entre 3, Entre Punto y puntada, Floristería Inés, Foto Arregui, Gancedo, Garoa, Goxe Berri, Hit, If Hair Beauty and Nails, Joyería Madis, Kapritx, Karisma, Katibel, Librería Sanz, Lilura, Lur herboristería, Magnolia, Matthew´s School of English, Mercería Robledos, Mirela Nails &; Beauty, New Jolan, Peluquería Spiral, Proiekta Estudio, Selene Frutadenda, Susana Belleza y Estética eta Telmer.

Nola parte hartu
Interesa dutenek abenduaren 9tik 18ra hartu ahal izango dute parte Yinkanan, urrats hauek jarraituz:

1. Parte hartzen duten saltokien erakusleihoetatik ibiltzea.
2. Establezimendu bakoitzean dagoen Yinkanaren kartelean agertzen diren QR kodeak eskaneatzea, Amurrio Berrikusi app-aren bidez eginez:

- Sartu app-an eta hautatu "Club AB" → "Fidelizazio-txartelak" → "Yinkana Erakusleihoak".
- Sakatu "Eskaneatu dendaren QR kodea" eta, ondoren, eskaneatu merkataritza-kodea.

Aipatzekoa da QR kode bakoitza eskaneatzeak zozketarako parte-hartze bat ematego duela. Gainera, parte hartzen duten saltokien QR kode guztiak eskaneatzen dituztenak sari berezi baten zozketan sartuko dira.

Sariak

Partaidetza guztien artean 100 €-ko 3 erosketa-txartel eta 200 €-ko erosketa-bale bat zozkatuko dira Yinkana QR kode guztiak eskaneatuz osatu dutenen artean.

Zozketa abenduaren 19an egingo da eta txartelak abenduaren 30a baino lehen erabili beharko dira jarduerari atxikitako saltokietan.

Amurrioko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu tokiko kontsumoa bultzatzen duen eta Gabonetako kanpainan merkataritzak egiten duen lana eta sormena balioesten dituen ekimen honetan parte hartzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide