Etxebizitza arabarren kezka nagusietako bat da, Arabako Lurralde Historikoko Barometro Soziologikoaren apirileko datuek erakusten dutenez. Kezka horri erantzuteko, Arabako Foru Aldundiak hainbat laguntza ditu lurraldean bizi diren pertsonei etxebizitza eskuratzen laguntzeko, landa-eremuan arreta berezia jarrita. Laguntza hauei buruzko informazioa interesatuei helarazteko asmoz, foru administrazioak " Burutik kenduko dizugu Tour" jarri du abian, Arabako 5 herritan, tartean, Amurrion. Ekintzak, kaleko formatu batean datza, informazioa eta dibertsioa uztartzen dituena.
Horrela, abenduaren 22tik 29ra, Juan de Urrutia plazan kubo-erakusketa bat jarriko da, laguntza horien ordezkaritza bat eskainiko duena. Interesa duten guztiek bertatik bertara informatu eta Arabako Foru Aldundiak etxebizitza bat eskuratzeko ematen dizkien laguntzei buruzko zalantzak kontsultatu ahal izango dituzte. Halaber, abenduaren 26an ekimena DJ baten emanaldiarekin dinamizatuko da, 12:00etatik
15:00etara, Juan de Urrutia plazan.
Udalak eta Aldundiak etxebizitzaren gaiarekin kezkatuta dauden pertsona guztiak gonbidatzen dituzte Juan de Urrutia plazara Burutik kenduko dizugu Tour bisitatzera eta giro lasaian etxebizitza arloko foru laguntzen xehetasunak, baldintzak eta zenbatekoak ezagutzera:
- Erosteko abalak: 36 urtetik beherakoentzat eta etxebizitza bat erosi nahi dutenentzat.
- Alokairurako bermeak: Landa-ingurunean etxebizitza bat izan eta alokatu nahi dutenentzat.
- Birgaitzeko dirulaguntza: Etxebizitza landa-gune txiki batean daukatenentzat eta etxebizitza birgaitu behar dutenentzat.
- Araba (n) Bizi Bedi: Alokairu sozial edo babestuaren eskaintza zabaltzeko.