Udalak hitzarmen berri bat sinatu du gaur Vicente Ferrer Fundazioarekin, Gazako probintzian (Mozambike) "Haurren babeserako eskubidearen eta genero berdintasunaren sustapena" proiektua babesteko.
Udaletxean sinatu da, eta Txerra Molinuevo alkateak eta Fernando Sancho Martínez Vicente Ferrer Fundazioaren Euskadiko eta Kantabriako ordezkariak parte hartu dute.
Alkateak adierazi duenez, "hitzarmen hau sinatzeak indartu egiten du Udalak haurren babesarekin eta genero-berdintasunarekin duen konpromisoa, eta benetako eragin positiboa sortzen duten ekimenak babesten ditu komunitate kalteberetan, hala nola Mozambikeko Gaza probintzian".
Proiektua Gazako probintzian garatzen da, eta haurren ezkontza goiztiarra eta behartua bezalako praktika kaltegarriak eta haurtzaroko genero-indarkeria desagerraraztea du helburu. Arazo horiek egiturazko faktoreei lotuta daude, baita pobreziarekin, arau patriarkalekin, zerbitzu publikoen faltarekin eta klima-aldaketaren ondorioekin ere.
Proiektuak 16.000 pertsona baino gehiagori egingo die mesede, eta, bereziki nesken eta emakumeen babesean eta ahalduntzean zentratzen den arren, gizonak eta mutilak ere inplikatzen ditu, genero-harreman bidezkoagoetara bideratutako gizarte-aldaketa sustatzeko.
Hitzarmen hau sinatuta, Udalak lankidetza solidarioarekin, genero-berdintasunarekin eta haurren eskubideak babestearekin duen konpromisoa berresten du, eta gizarte bidezkoagoak eta indarkeriarik gabekoak eraikitzen laguntzen du.