Euskara praktikatzeko aukera Amurrion: Berbalagun programa martxan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2026ko otsailaren 11

Amurrion euskarak presentzia handia du, baina herritar askok oraindik zailtasunak dituzte egunerokoan erabiltzeko. Ulertzen dut, baina hitz egitea kostatzen zait esaldia ohikoa da, eta horri erantzuteko helburuarekin antolatzen da Berbalagun programa, Amurrioko Udalaren babesarekin.

Berbalagun ekimena 16 urtetik gorako herritar guztiei zuzenduta dago, euskara praktikatu nahi dutenentzat, maila edo adina edozein dela ere. Taldeak B1 mailatik aurrerakoak dira, jendea mailen arabera antolatuko da, parte-hartzaile bakoitzak bere erritmoan eta konfiantzaz aritzeko aukera izan dezan.

Zer da Berbalagun?

Berbalagun ez da ikastaro bat, baizik eta euskaraz hitz egiteko gune lasai eta atsegina. Astean behin elkartzen diren talde txikietan, eguneroko gaiak lantzen dira, presiorik gabe eta akatsak egiteko beldurrik gabe.

Berbalagun programaren barruan, honako jarduerak egiten dira, besteak beste:

  • Eguneroko gaien inguruko solasaldiak
  • Kafea hartuz elkarrizketa informalak
  • Gaurkotasuneko albisteak eta intereseko gaiak komentatzea
  • Jolasak eta ahozkotasuna lantzeko dinamikak

Horretaz gain, hilabetean behin, familiek beraien seme-alabekin parte hartzeko ere Gurasolagun programaren barnean, beste ekimen desberdinak ere antolatuko dira:

  • Hitzaldiak, ikuskizunak, kirol jarduerak... euskaraz
    Paseoak eta ibilaldiak euskaraz
    Kultur jarduerak eta herriko ekitaldietan parte-hartzea

Helburu nagusia argia da: euskaraz hitz egiteko ohitura hartzea, ahozkotasuna lantzea eta Amurrioko euskararen erabilera indartzea.

Herria euskalduntzeko pausoa

Berbalagun programak, parte-hartzaileen esanetan, ez du soilik hizkuntza maila hobetzen laguntzen; harremanak sortzen ditu, herriko sare euskalduna indartzen du eta euskarari espazio errealak ematen dizkio.

Amurrioko Udalak ekimen hau babesten du, euskararen erabilera sustatzeko eta herritarren arteko kohesioa sendotzeko tresna gisa. Programa honetan parte hartzea dohainik da! Beraz, anima zaitez!

Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan hurrengo emailean edo telefonoetan:
info@tourbel.com , Telefonoa: 946562698 / Whatsapp: 644294078

Euskara bizirik nahi badugu, erabili egin behar dugu.

Animatu eta egin zaitez Berbalagun Amurrion!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide