Indarkeria matxisten aurrean erantzun publikoa emateko prozedura berrikusteko prozesua onartu du Amurrioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2026ko otsailaren 16a

Indarkeria matxistaren aurkako pankarta bat Amurrioko Udaletxeko balkoian. / Amurrioko Udala

Amurrioko Udalak erantzun instituzional integralago eta koordinatuago batekin duen konpromisoa indartzen du. 

Amurrioko Gobernu Batzordeak indarkeria matxistei aurre egiteko udal protokoloaren erantzun prozedura berrikusteko eta eguneratzeko prozesua abian jartzea onartu du, erakundeen erantzuna indartzeko eta egungo erronketara egokitzeko.

Ekimenak aukera emango du protokolo orokorreko eta jaietako protokoloko erantzun prozedurak aztertzeko eta eredu eraldatzaile baterantz aurrera egiteko, inplikatutako eragileen arteko koordinazioa oinarri izango duena eta biktimen erreparazioari begira pausoak emango dituena. Prozesuak hausnarketarako, prestakuntzarako eta teknikarien, ordezkari politikoen eta tokiko eragileen arteko lan partekaturako espazioak aurreikusten ditu.

Ixone Saratxaga Berdintasun zinegotziak nabarmendu duenez, “onarpen honekin beste urrats garrantzitsu bat ematen dugu indarkeria matxisten aurrean udalaren erantzuna hobetzen jarraitzeko, Udalaren konpromisoa indartuz politika publiko eraginkorragoak, koherenteagoak eta pertsonen benetako beharretara bideratuak".

Era berean, azpimarratu du “protokoloaren erantzun publikoaren atala berrikusteak aukera emango digu koordinazioa sendotzeko eta tresna sendoagoak izateko, beste udalerri batzuetan sustatzen ari diren ikaskuntzak eta ikuspegiak txertatuz”.

Prozesua 2026an zehar garatuko da. Erabaki honekin, Amurrioko Udalak berdintasunarekin, indarkeria matxisten prebentzioarekin, biktimen erreparazioarekin eta arlo honetako politika publikoen etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa berresten du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide