Amurrioko Udalak “Lortu zure iPhone Amurrio Berrikusi” kanpaina jarri du abian, Amurrio Berrikusi aplikazioa erabiliz udalerriko gazteen artean tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko.
Kanpaina 2026ko martxoaren 30etik maiatzaren 10era egingo da, eta 16 eta 30 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Parte hartzen dutenen artean 256 GB-ko hiru iPhone 17 (edo antzeko modeloa) telefono mugikor zozkatuko dira.
Parte hartzeko, erabiltzaileek Amurrio Berrikusi aplikazioan erregistratuta egon behar dute, atxikitako establezimenduetan erosketak egin behar dituzte kanpainak irauten duen bitartean, eta erosketa-tiketak igo behar dituzte aplikaziora. Gastatutako 10 euro bakoitzeko, partaidetza bat lortuko da zozketan, erosketa bakoitzeko gutxieneko gastu bat egin beharrik gabe.
Zozketa 2026ko maiatzaren 13an egingo da, eta hiru irabazle eta hiru ordezko hautatuko dira. Sarituak aplikazioaren bidez eta posta elektronikoz jakinaraziko dira.
Saria jasotzeko ezinbestekoa izango da nortasuna eta adina egiaztatzea NAN edo agiri baliokide baten bidez, irabazleek ezarritako adinaren baldintza (16 eta 30 urte bitartean) betetzen dutela egiaztatzeko.
Ekintza honen helburua da tokiko merkataritza gazteei hurbiltzea, hurbileko establezimenduetan kontsumo-ohiturak sustatzea eta Amurrio Berrikusi bezalako tresna digitalen erabilera sustatzea, merkataritzaren eta herritarren arteko harreman-kanal gisa sendotuz.
Horrelako ekimenekin, Amurriok tokiko ekonomia dinamizatzeko eta hurbileko merkataritzari languntzeko konpromisoa indartzen du.