Amurrioko Udalak etxebizitzaren arloko ildo estrategikoak zehaztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2026ko apirilaren 3a

Udalak lau jarduera-ardatz ezarri ditu etxebizitzarako sarbidea hobetzeko eta udalerriko etxebizitza-eskaintza zabaltzeko.

Etxebizitza eskuratzea gizartearen kezka nagusietako bat da gaur egun, eta Amurrioko Udalarentzat ere lehentasuna da. Testuinguru horretan, jarduera-ildo estrategiko batzuk definitu eta garatzeko lanean ari da, udalerrian dauden beharrei erantzuteko eta etxebizitza eskuratzeko aukera zabalagoa eta orekatuagoa izateko.

Ildo estrategiko horiek lau ardatz nagusiren inguruan egituratzen dira, eta ardatz horiek gidatuko dute hurrengo urteetako udal-jarduera.

1. Etxebizitza hutsen arloko jarduerak Udalak Amurrioko etxebizitza hutsei buruzko diagnostiko espezifiko bat egitea bultzatuko du, etxebizitza hutsen benetako egoera zehaztasunez ezagutzeko.

Azterketa horri esker, etxebizitza horiek mobilizatzeko eta merkatuan sartzeko neurri eraginkorrak diseinatu eta aplikatu ahal izango dira.

2. Alokairuko eta jabetzako etxebizitza publikoa sustatzea Etxebizitza babestuen sustapena udal-lehentasunetako bat izaten jarraitzen du. Esparru horretan, duela gutxi Visesak sustatutako 60 etxebizitza esleitu dira, biztanle-profil desberdinei etxebizitza eskuratzea laguntzeko. Era berean, garapen berriak lantzen ari dira, eta horien arabera, babes ofizialeko beste 40 etxebizitza eraikiko dira jabetza erregimenean.

3. Lankidetza publiko-pribatua etxebizitza librea bultzatzeko Administrazio publikoen eta sektore pribatuaren arteko lankidetza udalerriko egoitza-eskaintza handitzeko beste jarduketa bat da. Esparru horretan, Aldama AI-10 hirigintza eremuan 72 etxebizitza libre eraikitzeko obra-lizentzia eman da, merkataritza-lokalekin, trastelekuekin eta garajeekin batera.

Jarduera honek etxebizitzaren eskaintza zabaltzen eta udalerriko hirigintza-garapena dinamizatzen lagunduko du.

4. Merkataritza-lokalen erabilera etxebizitzara aldatzeko aukera malgutzea Udala araudia malgutzeko aukera aztertzen ari da, merkataritza-lokal jakin batzuk etxebizitza bihurtzeko, betiere bermatuz neurri horrek ez duela eragin negatiborik izango tokiko merkataritzan, ezta udalerriko merkataritza-guneen bizitasunean ere.

Lau jarduera-ildo horiek etxebizitza-arloko udal-politikaren esparru orokorra osatzen dute. Politika hori datozen hilabeteetan garatuko da, jarduera zehatzen eta neurri espezifikoen bidez.

Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak adierazi duenez, “ildo estrategiko horiek herritarren kezka nagusietako baten aurrean, etxebizitza eskuratzearen aurrean, modu planifikatu eta koordinatuan jarduteko beharrari erantzuten diote”, eta azpimarratu du “helburua gai horri hainbat esparrutatik heltzea da, udalerriko etxebizitzen eskaintza eta eskuragarritasuna pixkanaka hobetzeko”.

Ildo estrategiko horiek definituta, Amurrioko Udalak indartu egiten du etxebizitza eskuratzeko, hiri-garapen orekaturako eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa, eta epe ertain eta luzerako plangintzaren alde egin du, udalerriaren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzun ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide