Amurriok bere kale baten zati bat eraldatzeko mural bat diseinatzeko deialdia egin die haurrei

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2026ko maiatzaren 14a

Amurriok bere kale baten zat 4 1778705114826
Amurriok bere kale baten zat 1 1778705112543
Amurriok bere kale baten zat 2 1778705114136
Amurriok bere kale baten zat 3 1778705114599

3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek beren ideiak aurkeztu ahal izango dituzte ekainaren 10era arte, espazio publikoan haurren segurtasuna hobetzea eta parte-hartzea sustatzea helburu duen ekimen batean.

Amurrioko Udalak, Partaidetza Arloaren bitartez, Haurren Elkargunea programaren barruan, udalerriko haurrei zuzendutako deialdi bat jarri du abian, “Bide Beltza” edo “Hiltegiko Pasabidea” izenez ezagutzen den hiri-zatia eraldatzen lagunduko duen horma-irudi baten diseinuan parte hartzeko.

Ekimen hau haurrek parte hartzeko espazioan egindako proposamen baten ondorioz sortu zen. Izan ere, pasabide hau —trenbidearen ondoan kokatua eta Bañuetaibar eta Landako kaleak lotzen dituena— kolektibo ezberdinen artean, bereziki haurren, emakumeen eta adinekoen artean, segurtasun ezaren pertzepzioa sortzen duen gune gisa identifikatu zen.

Parte hartu duten neska-mutilek hainbat ekintza proposatu dituzte ingurune hori hobetzeko, besteak beste, argiztapena indartzea, horma-irudi artistiko bat egitea, zatiaren izena aldatzea, oinezkoen, bizikleten eta patineteen zirkulazioa berrantolatzea eta lorezaintzako elementuak jartzea.

Deialdiak Amurrion bizi edota ikasten duten 3 eta 12 urte bitarteko haurrei muralerako ideiak eta zirriborroak aurkezteko gonbita egiten die, aniztasuna, genero berdintasuna, elkarbizitza, errespetua, inklusioa eta espazio publikoaren erabilera partekatua bezalako balioak islatu beharko dituztenak. Jasotako proposamen guztietatik abiatuta, diseinu bakarra egingo da, ekarpen guztiak integratuz. Proposamenak libreki egin ahal izango dira, edo, nahi izanez gero, eskuragarri dauden horma-txantiloiak erabili ahal izango dira. Horri esker, diseinuak horma-irudia egongo den espazio errealera egokitu ahal izango dira.

Proposamenak paperean, udaletxean, kultur etxean edo ludotekan aurkez daitezke; online, postaz partehartzea@amurrio.eus; edo WhatsApp bidez, 605 715 240 zenbakira argazki bat bidalita. Ideiak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 10era arte egongo da zabalik.

Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak zera adierazi du: “Ekimen honekin haurtzaroaren begiradak Amurrio atseginago eta seguruago baten eraikuntzan duen balioa aitortu nahi dugu. Haien proposamenak entzutea eta espazio publikoan ikusgai egitea udalerri inklusiboago eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egiteko modua da”.

Ekimen honen bidez, Amurrioko Udalak udalerri inklusiboagoa, seguruagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzeko apustua indartu nahi du, eta, horretarako, haurren begirada eta proposamenak sartu ditu hiri-ingurunearen hobekuntzan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide