Amurrioko Udalak proiektu pilotu bat jarriko du abian, Amurrioko kontzejuetan bizi diren pertsonak udalerriaren erdigunera garraiatzeko udal barruko zerbitzu berri bat egiteko, ostiraletan, asteko azoka dela eta.
Zerbitzu hori ekainaren 1ean hasiko da, eta, hasiera batean, 5 hilabete iraungo du. Oraingo honetan, doako taxi-zerbitzua da, eta Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua indartzeko balio du Probaldian, erabiltzaile kopurua etengabe aztertuko egingo da, jakiteko ea zerbitzuarekin jarraitzen den edo zer hobekuntza eta aldaketa egin beharko liratekeen.
Bi línea dira: A linea (Baranbio-Berganza-Lezama-Larrinbe-Amurrio), eta B línea (Tertanga-DeIika-Artomaña-AIoria-Lekamaña-Saratxo- Amurrio). Bi kasuetan, geltoki zehatz batzuk ezarrita daude. Hona hemen ordutegiak: A linea: joanekoa 09:30etik 10:00etara eta itzulerakoa 13:00etatik 13:30era. B linea: Joanekoa 09:00etatik 09:30era eta itzulerakoa 12:30etik 13:00etara.
Zerbitzu hau erabili ahal izateko, HAZ-SAC Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefonora deitu beharko da (945 89 11 61) astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara, eta pertsonaren datuak, telefono-zenbakia eta erabili beharreko linea eman beharko dira. Zerrendak zerbitzua eman aurreko osteguneko 13:00etan itxiko dira.
Ekimen honen bidez, Amurrioko Udalak udalerriko kontzejuetan bizi diren pertsonen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetu nahi ditu, udalerriko gizarte eta merkataritza bizitzan parte har dezaten bultzatuz. Gainera, proiektu pilotu horri esker, garraioaren arloan dauden benetako beharrak ebaluatu ahal izango dira, eta udalerriko gune guztien arteko lurralde-kohesioa eta aukera-berdintasuna sendotzen lagunduko duten konponbideetarantz aurrera egin ahal izango da.