Amurrioko udako igerilekuak ekainaren 15etik irailaren 15era irekiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2026ko ekainaren 5a

Izena emateko epea ekainaren 8tik 12ra irekiko da, 10:00etatik 13:00etara.

Aire zabaleko udako igerilekuen denboraldia ekainaren 15ean hasiko da Amurrion eta irailaren 15era arte luzatuko da. Ordutegia: astelehenetik igandera, 10:30etik 20:30era, ekainean eta irailean; eta 10:30etik 21:00etara, uztailean eta abuztuan.

Bañueta Kiroldegian abonatutako pertsonak doan sartu ahal izango dira, gutxienez aurtengo urtarrilaren 1etik abonatuta badaude eta data horretatik aurrera baja eman ez badute.

Udal igerilekuetako harrera irekita egongo da ekainaren 8tik 12ra, 10:00etatik 13:00etara. Epe horretan abonatuen alta edo baja guztiak egin ahal izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide