Amurrioko Udalak 'Amurrio' izeneko ehiza-barrutia berritzeari ekin dio

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2026ko ekainaren 17a

Hasierako eremuan sartutako lurren jabeek dokumentazioa kontsultatu eta oharrak aurkeztu ahal izango dituzte ekainaren 30era arte.

Amurrioko Udalak “Amurrio” izeneko VI-10068 ehiza-barrutia berritzeko eta eguneratzeko prozesua hasi du Ehiza-barrutiaren titularra da, eta Aloria, Amurrio, Larrinbe, Lekamaña eta Lezamako zati bat hartzen ditu.

Jarduera hau ehiza-kudeaketako egungo kontratuaren indarraldia amaitu aurreko kudeaketetan kokatzen da. Ehiza-barruti horrek aukera ematen du ehiza aprobetxamendua arautzeko, segurtasun eta erreserba eremuak mugatzeko eta nekazaritzako kalteekin eta bide-segurtasunarekin lotutako gorabeherak kudeatzeko esparru antolatu bat izateko.

Barrutiaren etorkizuneko eremua osatuko duen azalera hasiera batean zehaztu ondoren, Udalak, orain, eraginpeko herrietan kokatutako lursailen jabeei zuzendutako informazio-aldi bat irekiko du. Prozesu horretan, barrutian azalerak sartzeak dakartzan ezaugarriak eta baldintzak ezagutu ahal izango dituzte, Ehiza Antolatzeko Plan Teknikoak ezarriko duenaren arabera.

Interesa dutenek Amurrioko Udaleko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendien Arloan kontsultatu ahal izango dituzte agiriak eta prozesu honi buruzko informazioa jaso, ekainaren 30era arte, aldez aurretik hitzordua eskatuta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide