Amurrioko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak konkurtso-administrazioari eta eskaintzaileei exijitzen die, SEPIrekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Espainiako eta Europako legeriak beren kreditua tratatzeko ahalbidetzen dituen legezko bide eta irtenbide guztiak azter ditzatela, kreditua birfinantzatzea eta berregituratzea barne —osorik edo zati batean kitatzea—, betiere legez onar badaiteke.
Amurrioko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak eskatzen du, adjudikaziorako legezko irizpideen barruan, lehentasuna eman dakiela ekoizpen-unitateak eta haien lotura teknologiko eta komertzialak operatibo mantentzen dituzten konponbideei, bereziki Amurrion, Iruña Okan eta Trapagaranen. Konponbide horiek konpromiso egiaztagarriak jaso beharko dituzte, inbertsioei, jarduera eta enplegua mantentzeari eta langileen legezko ordezkarien parte-hartzeari dagokienez.
Amurrioko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari eskatzen die, eurei dagozkien eskumenen esparruan eta udalekin
elkarlanean, lankidetza- eta koordinazio-esparrua ezar dezatela langileen ordezkariekin, konkurtso-administrazioarekin eta interesa eduki lezaketen inbertitzaileekin, konponbidea identifikatu, negoziatu eta bultzatu dezaten, Tubos Reunidosek Iruña Okan, Amurrion eta Trapagaranen duen jarduera-industrialarekin jarraitu ahal izateko, eta horrek etorkizuneko proiektu industriala bideragarri egiten laguntzeko.
Amurrioko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen hau helaraziko die Eusko Jaurlaritzari, Arabako Foru Aldundiari, SEPIri, Europako Batzordeari eta langileen ordezkariei.