Habana

Erabiltzailearen aurpegia Anabel Resa 2016ko eka. 9a, 17:22

Imajinatutako Habana eraikitzen dut beste bidaiariren iritzien arabera, gehitzen dizkiot bertakoen iritziak eta osatzen dut Internetetik deskargatutako irudiekin. Baina iritzi propioa sortu baino ezer hoberik ez dago.

Hegazkinak lurra hartzen du Habanako Jose Martí nazioarteko aireportuan eta buruan kolore arrosa, berde eta urdina ditut.

Hiru orduz itxaron eta gero maletak jaso ditut eta nire familiarekin topo egin dut. “Almendrón” urdin polit batek eraman gaitu auzora. Auto polit horiek dira Habanan ikusi ditudan koloreak.

Habanako herriguneko San Nikolas izan da nire auzunea 17 egunez. Bere eraikinak, eskailerak, etxeak, familiak zeharkatu ditut, eta bizitza eskasak, borrokatuak eta pilatuak lekuko aldaketa behar du. Animas, Malecón, Galiano, San Lazaro, Lagunas... gurutzatu ditut norabide guztietan eta Habana zaharrean bat egiten dute.

Lehenengo gauean eta gainerako egunetan ikusi dut hiria oso zaharkitua, apurtua eta izugarri zikin.

Hiriak kultura jarduera bizia dauka, herritarrak oso intelektualak eta berritsuak dira eta egunerokotasuna harritzeko moduko irudiz beterik dago.

Etxebizitzetan ezinbestekoak diren ur deposituen ura erortzen da kalera ezustean, PVCzko hodietatik. Poltsak jaisten dira fatxadetatik lotuta jasotzeko ogi edo galleta eskaera. Konpontzaileak kalean esertzen dira euritakoak edo oinetakoak konpontzeko. Ostiralero militarrek etxebizitzak fumigatzen dituzte; labezomorroak, eltxoak...

Ilara luzeak sortzen dira auzoan, freskagarrien kamioia heldu da eta familiak botilak betetzera joaten dira. Halaber, ilaran jartzen dira lortzeko atsedenerako plazak landa eremuan, gobernuko ostatuetan.

Gobernuak aitortu beharko du maiz eztabaidatzen dena; iraultzak ez duela hirugarren belaunaldia gaindituko. Lehenengo belaunaldiak iraultza egin zuen: ondasunak nazionalizatu, etxebizitzak desjabetu, pertsonak alfabetatu zituen eta hezkuntza sendotu zuen ongizate proiektuan, baina horrek herria urritasunera eraman du.

Bigarren belaunaldiak zalantzak eta ezberdintasunak plazaratu zituen, baina hirugarren belaunaldiari egokitu zaio elite eta herritarren arteko ezberdintasunen lekuko kontziente izatea.

Aberastasunaren tentazioa eta pribilejioak. Kubako herritarrek ez dute onartzen eskasia ekonomikoa eta irlatik joaten da, edo saiatzen dira, bizitza oparoagoaren bila.

Habanako hiriari Gizateriaren Ondarea izateak soilik balio izan dio eraikin handi apurrak babesteko; museoak, hotelak, kontsulatuak edo enbaxadak. Hala ere, berdintasun eta ongizatearen grina bakarrik lortuko da hurrengo iraultzarekin; dagoeneko Kapitalaren Iraultza izena jarri diote.

Egun ugariz nire arimak sentitu du atsedenik ematen ez duen hiriaren zirrara.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide