Euskara ikasi edo maila hobetzeko dirulaguntzak eskainiko ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai 2012ko abe. 11a, 00:53

Euskara ikasi ahal izateko eta dakitenek hobetzeko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Aiarako Udalak. Eskaera tramitatzeko epea abenduaren 3tik 28ra zabalduko da, biak barne. Aiarako Udaletxean erroldatutako jendeari zuzenduta dago, haien euskara hobetu dezaten.

Eskatzeko Baldintzak

Euskara ikasi ahal izateko, eta dakitenek hobetzeko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Aiarako Udalak. Udal diru-laguntzak eskatzeko epea abenduaren 3tik 28ra da, biak barne. Aiarako Udaletxean erroldaturikoei zuzenduta dago, haien euskara hobetu dezaten.

Dirulaguntzak eskatzeko ondoko betebeharrak zaindu behar dira:

a) Aiarako udalerrian erroldaturik egon, diruz lagundu beharreko
ikastaroa hasten den data baino aurreko sei hilabeteetan gutxienez
etenik gabe, eta udalerri horretako biztanle izan.


b) Ikastaroan izena ematerakoan 16 urte baino gehiago edukitzea,
eta, Egonaldiak Familia Euskaldunetan programaren kasuan, pro -
gramak berak ezarritako gutxieneko adina edukitzea parte hartu ahal
izateko.


c) Euskara ikasteko matrikulaturik egotea 1. urratsetik 12. urra -
tsera bitarteko maila batean, biak barne, eta matrikula hori euskaltegietan
edo euskara norberak bere kontu ikasteko HABEk homologatutako
zentroetan egin izana, edo, bestela, udalerri bakoitzean,
Udalaren parte hartzearekin, eratu daitekeen ikaskuntza taldeetako
batean egin izana.


d) Barnetegi bat eginez gero, eskolak dira diruz lagunduko diren
bakarrak, eta ikaslearen ardurapean egongo dira ostatua eta elika gaiak.
Ondorioz, kasu horietan, Udalari aurkezten zaion matrikularen frogagirian
xehetasun osoz jaso beharko dira irakaskuntzako gastuak eta
elikagai eta ostatukoak zeintzuk diren.


e) Hautatutako ikastaroak, gutxienez, euskalduntze edo alfabetatze
urrats baten parekoa izango dela bermatu beharko du.


f) Euskaltegietan edo norberak bere kontu euskara ikasteko
homologatutako zentroetan egindako ikastaroen kasuan, diruz lagun -
duko dira bakar-bakarrik ikasturtean zehar gainditu diren euskalduntze
urratsak. Horretarako, bakarka aztertuko da horietako bakoitzarentzat
lortutako emaitza, beraz, aurkezten diren ziurtagirietan,
informazio hori jaso beharko da (gainditu den edo ez) emandako
maila bakoitzarentzat. Ziurtagiriek, halaber, emandako urrats bakoitzera
ikaslea zein neurritan bertaratu den jakinarazi beharko dute, emandako
ordu kopurua eta horietako bakoitzera bertaratutako ordu kopurua
xehatuz.

Udalerrian bertan Udalaren parte hartzearekin eratu daitezkeen
ikaskuntza taldeen kasuan, beharrezkoa izango da gutxienez eskolen
ehuneko 80ra bertaratzea dirulaguntza eskuratzeko. Ziurtagiriek ber -
taratze orokorrari buruzko informazioa eman beharko dute.


g) Egonaldiak Familia Euskaldunetan programan parte hartzea:
gehienez ere, bi hilabeteko egonaldia da diruz lagunduko dena per -
tsona bakoitzeko, eta egonaldi hori 5 urteko gehieneko epean bete
beharko da.

h) Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak
ordainduta edukitzea.


i) Aiarako Udaleko udal altxortegiko ordainketak egunean
edukitzea.


j) Dirulaguntza hauek ematea bateragarria izango da xede ber -
dineko beste dirulaguntza edo laguntza batzuk eskuratzearekin.
Eskabidearekin batera, aitorpena aurkeztu beharko da xede berdinerako
beste laguntza edo dirulaguntza eskaerarik egin den edo ez argituz.
Horiek eskatu badira, egindako eskaeren fotokopia konpultsatuak
nahiz kasuan kasuko ebazpenen fotokopia konpultsatuak aurkeztuko
dira (Eman den –kopurua adieraziz– /Ez den eman). Bestela, ebazpen
zain egotearen aitorpena egin beharko da. Beste dirulaguntza batzuen
gaiaren gainean jarraipen espresa egingo da, eta onuradunak eskatzen
zaizkion datu guztiak aurkeztu beharko ditu.


k) Eskaera aurkeztean agirietakoren bat falta edo gezurrezkoa
bada, eskabideak ez du baliorik edukiko eta erantzukizuna eskatu
ahal izango da egin ahal izan diren arau hausteengatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide