Aiarako Udalak hainbat euskarazko ekimenen berri eman du. Horien artean antzerki-obra, ipuin kontalaria, haurrentzako tailerra eta euskararen egunaren ospakizuna aurkitu daitezke.
Lehenik eta behin, azaroaren 23an Gezurrezko Printzea antzerki-obra aurkeztuko da Arespalditzako Udaletxeko aretoan, 19:30tan. Aiara Genero-Indarkeriaren Aurka programan sartuta dago, eta gazte zein helduei zuzenduta dago. Antzerki-obra Txirene Antzerki taldearen eskutik eskeiniko da. Azaroaren 25ean Igande Arratsalde Familian aurkeztuko da Menoioko eskolan 17:00etatik aurrera. Hasieran Eñaut Gorbea ipuin kontalariak 40 minutuko emanaldia eskeniko du. Segituan, 18:00tan askaria egongo da. Eta bukatzeko 18:30tan umeentzako tailerrak egongo dira.
Euskararen eguna
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Aiaran. Horretarako, Aiarako Udalak ekimen bereziak antolatu ditu Etxaurren Ikastolako umeentzat. Egun osoan zehar ipuin kontalari desberdinek euren antzezlanak emango dituzte, Dandana Taldeak eta Yolanda Arrietak hain zuzen ere.