Aiara Batuz elkarteak herri bilerak antolatu ditu udazkenerako. Aiarako elkartearen aburuz, "hauteskundeak bukatu ondoren momentu ona da herri batzarrak egiteko". Hiru bilerek osatzen dute egitaraua, eta hirurak 19:00tan izango dira: Azaroaren 7an Menagarain (San Pedro auzoan); Azaroaren 13an Maroñon (Eliza zenaren eraikinean); Azaroaren 16ean Luxaondon (Sozialean).
Herri batzarretan hainbat kezka mahai gainean jarriko ditu Aiara Batuz elkarteak. Egitarauak dioenez hurrengo gaiak jorratuko dira: 2012ko aurrekontuak, 2012ko San Prudentzio jaietako gastuak, Arau Ordezkatzailea, enplegua eta Gorobel mendizerra. Elkarteak jakinarazi duenez, "norbaitek interesa badauka eta beste gairen bat jorratu nahi badu" elkarteak eskatzen du denborarekin eurei helaraztea gaia aldez aurretik ondo prestatu dezaten.