EAJk Bilduri leporatu dio Luiaondoko Padura auzoko urbanizazio baten arazoak konpondo nahi ez izatea, helarazi duten prentsa oharrean azaldu dutenez.
Orain dela hamar urte eraikitako urbanizazio honen promotoreak ez du dirurik, eta bere konpetentziak bete barik utzi ditu. Honez gero, Padura auzoko urbanizazioak dituen hutsuneen konponketak 73.000 eurotan tasatu dira, arazoei une bateko konponketa eman zitzaielako eta gaur egun garestitu egin direlako, prentsa oharrak dioenez. EAJren esanetan, Bilduk auzokideei eskatzen die obrak ordaintzea.
Bilduren erantzuna
Bilduk azaldu duenez "Aiarako EAJk konponbideak baino arazoak bilatzen ditu", eta zinegotziei leporatu die "ekarpen bakar bat ere egin ez izatea". Bilduk egotzi dio "arma jautikor" bezala erabiltzea arazo munizipalak hauteskunde kanpaina dela medio.