Aiarako EAJk adierazi du Gobernu Espainiarrak Aiarako kuadrilarekin bukatu nahi duela, helarazi duten prentsa oharraren bitartez. EAJren esanetan, "Partido Popularraren Gobernu Espaniarrak aditzera eman du instituzio batzuekin bukatu nahi duela, mankomunitate, udalbatza edo udaletxeak bezalakoak".
PPk prestatu duen plan foralean kuadrilak baztertuta daude. Adierazi dutenez, "Kuadrilak Mankomunitateekin parekatu nahi dituzte PPekoek, eta beraz, desagertzera edota haien izaera guztiz testimoniala izatera behartzen dituzte".
Koadrilek Arabako Lurralde Historikoaren berezko instituzioa osatzen dute. 1989. urtean onartutako Koadrilen Arau Foralak definitzen ditu kontsulta eta parte-hartze organo bezala, bertoko erakunde, Batzar Nagusi eta Aldundiaren artean, eta baita zerbitzuen promozio eta kudeaketa erakunde bezala ere.
Zentsura-mozioa
Aiarako EAJk zentsura mozioa aurkeztu du Aiarako udalbatzan "Arabar kuadrilen babesean". EAJk eta Aiara Batuz baiezkoa eman zuten, PPk eta Bilduk abstentzioa.
Bilduko alkatea den Josu Artetxek azaldu duenez, nahiz eta koadrilen defentsa ezinbestekoa ikusi, mozioak gabeziak ditu. Bilduk dio Aiarako kuadrila eskualdeari lotuta egon beharko litzatekeela, eta eskualdea ez dute, bere ustez, soilik Arabako herriek osatzen, baita Bizkaiko aldundiari dagozkion Orozko, Urduña, Arrankudiaga eta Arakaldoko udalerriek ere.