Artziniegako antzinako azokan Aiaraturrek ezarritako postu informatiboak 2011an baino 170 kontsulta gehiago jaso ditu. Guztira 788 pertsona hurbildu dira Aiaraturren postura informazio bila.
Aiaraturren postura hurbildutako jendeak eskatu du "merkatuaren programazioa, Artziniegako planua, bertoko museoetako informazioa, erkidegoko informazioa eta gastronomia besteak beste", bertoko Turismo Bulegoak argitu duenez.
Turisten jatorriari dagokionez, gehien bat arabarrak (394) eta bizkaitarrak (362) etorri dira. Estatu mailan, narbarmenak dira Gaztela Leoitik, Andaluzia eta Kanariar Irletatik heldutakoak besteak beste.