Artziniegako Museo Etnografikoak 18.000 euroko diru-laguntza jasoko du Jaurlaritzatik. Horrela azaldu du Ekonomia Sustapen eta Foru-Administrazio diputatua den Luis Vianak. Diputatuak uste du diru kantitate horrekin pairatzen dela museoaren arazo ekonomikoa.
Museoaz arduratzen den Artea elkarteak ixteko abisua eman zuen dirulaguntzarik ez jasotzekotan. 35 urtez zabalik egon eta gero, leku desberdinetako piezak eta inguruak jaso dituzte bertan, balio etnografiko eta historikoa dutenak. Batzar Nagusietako Kultura arduradunek bisitatu dute orain dela gutxi Artziniegako museoa.
Ekologistak museoarekin
Gasteizko Eguzki Ekologista Elkarteak modu positiboan baloratu du Jaurlaritzak hartutako neurria. Elkarteko bozeramaileek azaldu dutenez: "Museo honek garrantzi kultural eta sozial ikaragarria dauka gure lurrerako, eta Eguzkik kulturaren sustapenean diharduela, pentsatzen du beharrezkoa dela ingurua, historia eta kultura popularra berreskuratzea eta gordetzea".