Tabernek terrazak jartzeko udal tasa murriztu nahi du Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai 2012ko eka. 10a, 08:30

Amurrioko Bilduk ostalarien inbertsioak murriztu nahi ditu terrazen instalazioen gainean ezarritako udal-tasak arinduz. Horretarako, idazki bat bideratu du Amurrioko ostalariei euren proposamena azalduz. Udal taldeak terraza eta mahaitxoak erregulatu eta ordenatzeko aldi baterako araudi bat proposatu du; "terraza eta mahaitxoen instalazioa bideratzeko zerbait egin behar dela uste dugu. Baina ez dugu uste konponbidea berehalako ordenantza zorrotz eta gogor baten eskutik pasatu behar denik".

Bildu Amurriok ostalarien inbertsioak murriztu nahi ditu terrazen instalazioen gainean ezarritako udal-tasak arinduz. Horretarako, idazki bat bideratu du Amurrioko ostalariei euren proposamena azalduz. Udal taldeak proposatu du terraza eta mahaitxoak erregulatu eta ordenatzeko aldi baterako araudi bat. Amurrioko koalizioak azaldu duenez: "terraza eta mahaitxoen instalazioa bideratzeko zerbait egin behar dela uste dugu. Baina ez dugu uste konponbidea berehalako ordenantza zorrotz eta gogor baten eskutik pasatu behar denik". Horregatik udal-taldeak proposatu du aldi baterako araudi bat, eta ez ordenantza zorrotza eta mugiezina.

Bide berdinean, Amurrioko koalizioak proposatu du terraza eta mahaitxoen inbertsio ekonomiko garrantzitsua nahita ez dakarren kasuetan, tasen bidez aurre egitearen posibilitatea aztertu behar dela. Udal taldeak azalpenarekin jarraitu du esanez gaurko egoera ekonomikoa eta soziala emanda, "tasa horiek gehiegizkoak ez daitezela izan" jardun behar dutela.  

Aurretiko arazoa

Ostalariek arazoak jasan dituzte espainiar estatuan hartutako neurriekin erretzaileak direla eta. Hauetako askok euren tabernetan obrak egin zituzten aurretiko legeak proposatzen zuen erretzaile/ez erretzaile ereduarekin bat etortzeko. Urte batzutara, hurrengo lege bat atera zen guztiz debekatzen zuena erretzea, eta honez gero ostalarien inbertsioak baliogabetuta geratu ziren. Honez gero, Bildu Amurriok proposatu du ostalarien kasu bakoitza aztertu behar dela, eta ez guztientzako arau mugiezina egutea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide