Orozkoko Udalak hobetuko ditu haurreskolen segurtasuna eta aireztapena udako beroari aurre egiteko. Horretarako, larrialdialdietarako sistema berraztertuko eta neurri handiko bi eguzki-oihal instalatuko ditu Udalak. Lehenik eta behin, maiatzean eguzki-oihalak instalatuko dira, lehenengoa patioan 63,25 metrokoa, eta bigarrena etxaurrean 10,25 metrokoa.
Bigarren fasean, haurreskolaren segurtasun-plana eratuko da, umeen ongizatea bermatzea helburu duena. Josu San Pedro Alkateak adierazi duenez, "segurtasun neurriak eta larrialdietako ebakuazio-planak berraztertuko, eta aireztapen sistemak hobetuko ditugu". Alkateak zehaztu du udako oporrak aprobetxatu behar dituztela lanak burutzeko, eskola egutegiari eragozpenik ez sortzeko. Bukatzeko, San Pedrok gaineratu du ez dutela ekinean hasiko "Udalak aurrekontua onartu arte".