Aiarako EAJak Bilduri leporatzen dio 2.000.000€ko diru-laguntza galtzea Zentro Multifuntzionalaren proiektua gelditzen, jeltzaleek zabaldu duten prentsa ohar baten bitartez. Honekin batera, alderdi jeltzaleak dio "700.000€ inguruko zorra" duela Aiarako Udaletxeak. Aiarako jeltzaleak kexatu dira Bilduk egin zituen deklarazio batzuetaz. Bertan, Jeltzaleek diotenez, "Aiarako EAJri leporatzen zaigu Udal diru-kutxak zorpetuta uztea".
EAJ kexatu egin da adieraziz gezur hauek Zentro Multifuntzionalaren proiektua gelditzeko erabili izan direla, Bildu, Aiara Batuz eta PPko bozkekin.