Orozkoko Gobernuak bi kaleren izena euskaratuko ditu, eta honekin batera beste bi kaleen ibilbidea aldatuko du. Gaur egun San Juan izenez ezagutzen dena, Donibane Bidea izena hartuko du. Bestalde, Albizuelexaga auzoa Albitzuelexaga izatera pasatuko da. Orozkoko alkatea den Josu San Pedrok azaldu duenez, "Euskararen zehaztasunetan aholku emaile nagusia den Euskaltzaindiaren gomendioetara egokitu da bi izen hauen aldaketa".
Gobernuak beste aldaketa bat prestatu du. Francisco Muñoz izenez ezagutzen den kalea bi kaleetan banatuko da, horietako batek Andra Mari deituko delarik, eta bestea Francisco Muñoz. San Pedrok zehaztu duenez, "Andra Mari kalea hirigunetik, izen bereko ermitara arte joango da. Berriz, Francisco Muñoz kalea Kantarrana auzotik Presatxu auzorako bidea hartuko du eta Muñoz etxebizitzaren parean hasiko da". Alkateak azaldu du hartutako neurrien arrazoia: “Francisco Muñoz kalearen izenaren aldaketarekin kexatu ziren bizilagunengatik egin dugu". Kale hori aitzinean beste izenarekin (Andra Mari) ezagutzen zela aitortu du San Pedrok.