Darren Aronofskyk zuzentzen duen luzemetrai hau maisulan ikaragarria da. Aronofskyk erakusten du XX. mendean zine ona egin daitekeela, errekurtso zinematografikoz jositako pelikula bat eraikiz.
Aronofskyk egindako Requiem for a dream, Hubbert Shelby Jr. Idatzitako eleberri batean oinarritzen da, titulu berdinarekin. Zuzendariak ezin hobe egiten du liburuaren sentzazioak eta irrikak pelikulan erakusterakoan. Muntai azkar batez baliatzen da pertsonai protagonista drogazale batzuen bizitza suntsikorra erakusteko.
Motibo inter-testual eta intra-testualez josita dagoen pelikula da. Motiboak dira zuzendariek dituzten errekurtso jakin batzuk haien teknikaz eta jakimenez baliatuz, zeozer gehiago gehitzen diotena filmari. Motibo inter-testualak dira hainbat pelikuletan errepikatu diren motiboak. Esate baterako, pelikularen momentu jakin batean, El Padrino pelikulari omenaldi txiki bat egiten dio Aronofskyk, hilketa bat baino lehen laranja bat erakusterakoan. Fritz Lang zinegilea hasi zen zirkuluak erabiltzen irtenbiderik gabeko egoerak adierazteko, eta Aronofskyk bere pelikulan zirkuluz jositako egoerak erakutsiko dizkigu.
Motibo itra-testualez ari garenean, pelikulan zehar errepikatzen diren motiboez ari gara. Film honetan, garrantzi ikaragarria hartzen du tekno musikak eta LP diskek. LP diskak biraka-biraka agertzen dira pertsonaiek drogatzen diren bakoitzean, haien galbidearen espirala irudikatuz. Irtenbiderik gabeko bidea hautatu dute, atzera bueltarik izango ez duena.
Aronofskyk XX. mendeko zinemagilerik onenetarikoa dugu. Urteak pasatzen ditu pelikula bat sortzeko eta ekoizteko; baina hauek normalean ez dute huts egiten. Pelikula ikaragarria eta ikusi beharrekoa!!