Murgako Ayala okindegiak itxi egin du eta lanean zeuden 22 pertsonak langabezian geratu dira. Langile gehienak Aiaraldekoak dira, eta baten bat Bilbokoa, CCOOen esanetan. Sindikatuaren hitzetan, langileek ez dituzte mobilizaziorik egingo, saiatuko dira kaleratze ordainsari bat enpresarekin negoziatzen, legeak markatzen duen gainetik.
Ayala okindegia abenduaren 22an hartzekodunen konkurtsoan jarri zen borondatez, eta administrariak esan du ixtea beharrezkoa dela. Okindegiak, ogia egiteaz aparte, Aiaraldeko herri txikiak hornitzen zituen ogiaz. Furgoneta batez baliatuz, langile batek etxez-etxe abiatzen zen egunero ogia saltzen.