Bolivian azken urteetan osasun sistema nahikotxo hobetu egin da eta orain populazio nukleoetatik oso urrun dauden komunitate askotan ambulategi edo kontsultorio propioak ikus daitezke. Teorikoki zerbitzua dohainik da eta ala da gobernu zentralaren aldetik baie medizinen birkarga udalek antolatzen dute eta apur bat kobratzen diete biztanleei. Ordaindu behar duten arren esan behar da oso merkea dela zerbitzua; kontsultatik pasatzeagatik 2 Bs kobratzen dute, hau da, sagar bat edo ur botila erdi baten prezioa daukaten produktuen berbera besteak beste.
2010-eko konstituzio erreforma eta gero indigenen kultura eta kosmobisioen onarpen instituzionala eman zen.
Osasunaren aldetik onarpen hau atentziño asko ematen duen eta landa eremuan daukaten superstizioen sineskeran oinarritzen den gauza hurrengoa da: osasun publikoaren edozein ambulategi edo hospitalean bi mediku “mota” dauzkazu aukeratzeko; bata mediku normala da eta bestea tradizionala. Mediku tradizionala esatean ez ezazue pentsa ezagutza tradizionalak edo belar medizinalak ezagutzen duen pertsona batetaz ari garela ez... bere kontsultan sartzean coca eta kartak botatzen dituen “kurandero” batetaz ari gara baino ez, koka-ren orriak nola jausten diren eta baraja-ko ze kartak ateratzen direnen eran oinarritzen da diagnostiko bat egiteko; graziosoena da tipo hauek karrera ikasi duten medikuek bezain beste kobratzen dutela. Evo Morales-i burua apurbat joan zaio mota honetako “medikuntza?” onartzean baina bere emaitzak ematen dituela diote biztanleek; nire erakundeko batek min edo infekzio bat zeukan ezpainetan, mediku normalak errezetatuko antibiotiko edo kremak ez zuten efekturik eman baina “kuranderora” joatean honek heriotza atzetik zuela esan zion (Badirudi ezpaten zaldia heriotza simbolizatzen duela) tximista bat jaso zuen zuhaitz baten aurretik pasatzeagatik; hori diagnostikoaren aldetik, eta sendaketa? Ba zuhaitz horren aurretik pasa zen lekura bueltatzera eta alkohola ingurutik izuri Pachamamari barkamena eskatzen dion bitartean. Plazebo efektua izango da edo baina tipoak egun horren aurretik ezpainetan min gehiago sentitzen ez zuela esan zidan.