Landa estaldura-ren erabilera: Uzta eta gero rastrojoak zelaian bertan sakabanatuta uzten badira zoruaren erosioa ekiditu eta elikagai eta ura atxikitzea lor daiteke; hurrengo urtearen uztaren emaitzak hobetuz.
Zerealak eta lekaleak elkarrekin landatzea: Zerealak (Garia, garagarra, artoa..) eta lekaleak (babarrunak, alfalfa..) elikagai behar ezberdinak dituzte, beraz, elkarrekin landa daitezke haien garapenari eragindu gabe, gainera leguminosak Nitrogenoa eta beste nutriente esentzialak gordetzen dituzte; beraz, lur aretsuaren ahantsutasunari aurre egiten laguntzen dute; horretaz aparte zerealentzako positiboa da lekaleak egotea lehen aipatu den landa koberturari esker.
Agrikultura kontserbatiboa: Nekazal lurren portzentai altu bat Materia Organiko kapa txiki batez osaturiko zoru batean ezarrita daude; goldeak pasatuz gero emankorra den kapa fina hau beste lur geruzeekin elkartu eta bere nutrienteak galtzen ditu; beraz, lur hauetan landaketazuzena”golderik gabe erabiltzea komenigarria da landare kobertura baten laguntzarekin
Ureztapenen erabilera: Naiz eta leku lehorra izan, badaude era jasangarri batean erabil daitekeen isurialdeak; isurialdeen urak aldapa txikiago batean dauden aspersore batzuetara konektatu eta lehorreko laborantza uzta bikoitza izatera eta regadio motako espezieak izatera pasatzeko aukera egongo da.
Abeltzaintzaren dentsitatea: Animalien karga (ahuntzena batez ere) gutzitzen, landaretzari erregeneratzeko aukera emango litzaioke; landaretza gehiagorekin zoru estabilitate hobeago bat eta nekazarientzako lur gehiago egongo lirateke.
Kultiboen terrazak: Hain aldapatsuak diren lurrak erosio handia jaso ez dezaten terrazak erabil daitezke; hauek harriez osaturiko harresiak baino ez dira eta lurren galketa ekiditen dute. Teknologia hau Inken garaietatik hona erabiltzen da.