Bolivian “Aran”eremuetako herriek ezaugarri komun batzuk dituzte; Torotoro-n (guk lan egiten dugun herrian) esate baterako lur azalera osoaren %3,94-a baino ez erabiltzen da nekazaritzarako eta %10,93-a abeltzaintzarako. Portzentai txiki honen arrazoia zera da: Oso aldapatsuak eta erosio hidriko eta eolikoaren aurrean ahulak diren lur menditsuak dira, soilik aranaren hondoan aurkitzen dira lur emankorrak.
Honetaz aparte herri hauen lurra mota aretsua da; beraz, lur hauek ez daukate elikagaiak eta ura atxikitzeko aukera eta lixibazio eta eskorrentia prozesuetan galtzen dituzte material emankorrak. Arazo hauen ondorioz familia bakoitzaren nekazal lurraren azaleraren bataz-beztekoa 1,43 Ha-koa da baino ez. Uler daiteke zergaitik Gari, arto eta pataten produkzioen %23-32-a baino ez ez direla salmentarako bidaltzen. Desnutrizioa gero eta arraroagoa den arren malnutrizioa (Beharrezkoak diren nutrienteaz osaturiko dietaren galera) oso hedatua dago monokultibo hauetan dagoen dependentziaren ondorioz.
Gainera, Torotoro-n oso animali dentsitate handia dago, 9,28 buru/Ha hain zuzen ere (Horien %2-a erabiltzen da urtero salmentetarako); hau dato normal bat izan daiteke Europa berdearen abeltzaintza ustiaketa extentsibo batentzat, baina ez da datu ona oso lur lehor eta landaretza eskasak dituen zoru batentzat. Animali karga altu honek zoruaren erosioan eragiten du, esate baterako ahuntzek sustraiekin akabatzen dute landaretzarekin bukatzen.
Bukatzeko esan behar da lehortasunaren ondorioz ura ez dela era ugari batean aurkitzen eta soilik emari txikiak dituzten isurialdeak daude. Beste egun batean arazo hauen aurrean ze konponbide erabiltzen ari direnei buruz hitz egingo dut.
P.D: Ondo pasa laudioko jaiaetan! Goraintziak Lonjatras-eko kuadrillarentzat!