Gaueko hamabietan Boliviarako helmuga geneukan guztiok Madriletik Santa Cruz-era eramango zigun hegazkinean geunden. 11 orduko hegaldia zen arren, guretzako bakarrik bost pasatu ziren. Hegazkinean zeuden gehienak berahien herrialdera oporrak pasatzera zihoaten Boliviarrak ziren. Hegaldia ez zitzaidan hain luzea egin eta lo egiteko kapaza izan nintzen; aspertu ez nendin Galeano-ren “El libro de los abrazos” liburu ederra berirakurri nuen apurbat.
Santa Cruz-era ailegatzean bereizten gara, musikariak selba-ko ezdakit ze herrira doaz; bi neska han bertan geratzen dira eta ni cochabambara-ko hegazkina hartzen dut.
Cochabambara ailegatzean nire izena orri batean idatzita daukan tipo bat ikusten dut; CIPCA-ko zuzendaria da eta bere kotxean bulegora eramaten nau (CIPCA kooperaziora bidaltzen nauten erakundea da; nekazal herrien elikadura subiranotasunean, garapen jasangarrian eta emakumeen empoderazio prozesuetan aritzen da besteak beste). Bulegora ailegatzean erakundearen langile guztiak aurkezten dizkidate eta arraroak iruditzen zaizkidan izenak buruan sartzen saihatzen naiz (Petronila, Limber, Elmer...), Frantzia-ko neska agronomo bat da Boliviarra ez den langile bakarra.
Elmer-ek alojatuko naizen hostalera eramaten nau eta segidan hiria apurbat erakusten dit, mugikorrean prepago-ko tarjeta bat sar dezadan boliviako “entel” telekomunikazio empresa estatalera bidaltzen nau, esan beharra daukat empresa nazional horrekin sobietar batasunaren bizitzaren irudia eraman nuela; ordu bateko itzaropen lista, burokrazia etengabea... Bestetik konpainia estatal horren tarifak eta serbitzuak jendearekiko aproposak eta merkeak dira; erabiltzaileek ez daukate “estafatuta” izango diren beldurrik.
Eguerdian “txartxi” edo horrrelako izen bat daukan okel lehorraz osaturiko plater bat hartzera eramaten naute. Bazkal ostean bulegora goaz eta fitxategi bat pasatzen didate proiektuaren txostena irakur dezan; proyektua Torotoro herrian burutzen da. Herri honen giza garapen indizea 0,5 inguruan dabil, beraz haien ekonomia jasangarri, dibersoa eta parte-hartzailea izan dadin ekintza ezberdinak burutzeko plangintzan dabiltzate. Arratzaldeko seiretan bulegotik irtetzen gara eta ni hostalera noa dutxa bat hartzera eta kalera irtetzen naiz buelta bat ematera (Arratzaldeko 5:30 tan zeru osoa iluntasunez beteta dago jada). Hostalera bueltatu eta gauzak apaltzen saiatu eta gero 22:00 etarako ohean nago eta primeran lo egiten dut hain luzea egin den eguna eta gero.